Chavela Vargas
Itxura
Isabel Vargas Lizano (San Joaquín de Flores, Heredia (Costa Rica), 1919ko apirilaren 17a - Cuernavaca, Mexiko, 2012ko abuztuaren 5a), Chavela Vargas izen artistikoaz ezaguna, Costa Rican jaiotako mexikar abeslaria izan zen. Rantxera musikaren interprete nabarmenenetakoa izan zen, eta genero horretan jardun duten emakumeen artean aitzindari.
Esanak
[aldatu]- "Alkoholismoa gaixotasun bat da, arimaren menpekotasun bat; bakardadearen gaitza, abandonuarena, jende askoz inguratuta egotearena eta, azkenean, inortxotaz ez".
- Iturria: Berria, 2019.[1]
- "Lesbiana baldin bazara, marjinala zara. Baina nik galtzak jantzi nituen, eta publikoa isilik geratu zen".
- Iturria: Berria, 2019.[1]
- "Mexikok heldu ninduen, eta esan zidan: 'Emakume egingo zaitut, gizonen lurrean heziko',"
- Iturria: Berria, 2019.[1]
- "Oso bakarrik hazi nintzen. Inoiz ez nintzen eskolako ume jolasti bat izan; ameslaria nintzen, neskato bat baimenik gabe gauerdian jaikitzen zena serenata jotzen ari ziren tokira joateko, musika entzutera eta ilargia ikustera".
- Iturria: Berria, 2019.[1]
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ 1,0 1,1 1,2 1,3 Ugarte, Itziar. «Chavela, urradura indar». 2019ko apirilak 17. Berria. 2019ko ekainaren 3an ikusia.