Clara Zetkin
Itxura
Clara Zetkin (1857ko uztailaren 5a - 1933ko ekainaren 20a), Clara Eissner ezkongabe moduan, alemaniar politikari komunista eta emakumeen eskubideen aldeko militantea izan zen. Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren, Bigarren Internazionalaren eta Hirugarren Internazionalaren bultzatzaileetako bat izan zen.
Aipuak
[aldatu]- Guretzat, sozialistentzat, emakumeen bozka eskubidea ezin da azken helburua izan, emakume burgesentzat ez bezala; baino uste dugu eskubide honen lorpena gure azken helburua lortzeko etapa garrantzitsua dela. Bozka eskubideak emakume burgesei haien formakuntzarako eta jarduerarako aukerak oztopatzen dituen mugak gainditzen laguntzen die, pribilegio maskulinoaren formapean. Emakume langileentzat, eskubide hau borrokarako tresna bat da, gizadia esplotaziotik eta klase dominaziotik askatzeko borrokarena; botere politikoa lortzeko borrokan parte hartzeko aukera gehiago ematen die, ordena kapitalista gainditu eta ordena sozialista eraikitzeko, emakumearen auziari irtenbidea emateko gai izango den ordena bakarra[1]
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ Zetkin, Clara (1976) La cuestión femenina y el reformismo Anagrama 42-43. orrialdeak.