Eider Rodriguez
Itxura
Eider Rodriguez Martin (Errenteria, Gipuzkoa, 1977ko maiatzaren 18a) euskal idazlea, kazetaria, editore, gidoilari eta irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean.
Esanak
[aldatu]- "Debaluatutako esparrua da literaturarena, eta hori ez da bakarrik naturalki gertatzen. Badaude erabaki batzuk, egunero modulatzen gaituztenak. Literatura ez interesatzeko bezala modulatu nahi izan gaituzte, eta horren ordaina da daukaguna".
- Argia, 2017 [1]
- ·Hitzak uste duguna eta adierazten duguna baino botere handiagoa dauka edo eduki dezake".
- Pikara Magazine, 2022 [2]
- "Idazleok esaten dugunean istorio bat daukagula, zer esan nahi dugu? Nire kasuan, uste dut esan nahi duela badaukadala zerbait kontatu nahi dudana, ulertu ahal izateko, edo beste norabait iristeko".
- Argia, 2022.[3]
- "Idazte hutsak gertakizuna beste nonbaitera darama, metabolizatu egiten du; adibidez, mina, edo lotsa, edo menpekotasuna, edo maitasuna berrikustera zaramatza, eta berrikusketa horrek ezinbestean dakar aldaketa".
- EITB, 2022. [4]
- "Nik belarri hobea izango banu agian idatziko nuke poesia, edo kalakariagoa banintz, nobelara joko nuke akaso. Baina agian nire ezaugarri pertsonaletara eta nire bizi baldintzetara ondoen egokitzen den generoa ipuinarena da. Ez da ez hobea, ezta okerragoa ere".
- Argia, 2017 [1]
- "Normalean asko planifikatzen dut ekin aurretik, baina intuizioari eta inkontzienteari bide zabala uzten diet, beti".
- Pikara Magazine, 2022 [2]
- "Pertsonaien hausnarketa intelektualek pisu handia duen literatura horrek, pentsamenduaren literaturak, asko aspertzen nau".
- Argia, 2017 [1]
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ 1,0 1,1 1,2 Arretxea, Lander. 2017. Eider Rodriguez: "Literaturarekin ukitu eta zauritu ez ditugun lurralde asko daude oraindik". 2017ko abenduaren 24a. Argia. 2022ko martxoaren 4n ikusia.
- ↑ 2,0 2,1 Agirre, Alaine. “Liburua hor nonbait erdi idatzita zegoen sentsazioa izan dut… gorputzean” 2022ko martxoaren 16a. Pikara Magazine. 2022ko martxoaren 20an ikusia,
- ↑ Sarriugarte, Danele. Eider Rodriguez: "Niretzat inportantea zen makillaje gutxirekin agertzea" .2022ko martxoaren 06a. Argia. 2022ko martxoaren 4an ikusia.
- ↑ Velez, Natxo. Eider Rodriguez: "Publiko eta pribatuaren artean aritu naiz. Tartean, artifizioa dago, nobela". 2022ko urtarrilaren 18a. EITB MEDIA. 2022ko martxoaren 4n ikusia.