Euskal atsotitzak

Wikiquotetik
(Euskal atsotitza(e)tik birzuzenduta)
Gotzon Garate, euskal atsotitzen bildumagilea.
Refranes y Sentencias (1596) azala, euskal atsotitzen bilduma zaharra.


A[aldatu]

  • "Ardi adarduna eta behi sabelduna". [1]
  • "Anderaurenak etxea". [1]
  • "Ardi bat doan lekutik, oro". [1]
  • "Asto dadina, zordun". [1]
  • "Atsedenaz atseden dagit". [1]
  • "Arotz dadinean zirola". [1]
  • "Aharrausi luzea, loa edo gosea". [1]
  • "Adikatzen da emailea eta ez hartzailea". [1]
  • "Alargunaren semea baino bere urdea da hobeago". [1]
  • "Atorraren baizen hurrago narrua". [1]
  • "Agindu eta eman ez; hala, saria prestu ez". [1]
  • "Aramaio, duenak ez lemaio". [1]
  • "Atzo berdindu naiz; noiz dut urtea? ". [1]
  • "Azaga onik ez du mandazainek". [1]
  • "Andre guztiok ertzetik erabiliko haute beti". [1]
  • "Anderaurenak etxe hutsa bete". [1]
  • "Amukozko buztana duenak suaren beldur". [1]
  • "Adiuntza onean nentorren, baina ezer ez nekarren". [1]
  • "Ardi xipia beti bildots". [1]
  • "Ahotik bero ezak labea eta zaharra". [1]
  • "Atso asea, gosagogor". [1]
  • "Adikatzen da emailea eta ez hartzailea". [1]
  • "Ahuntzak garia ikusi, baina ez hesia". [1]
  • "Artzainok harri zitezen, gaztok ager zitezen". [1]
  • "Albia, deunga guztien habia". [1]
  • "Ardura, ez nauk hire gura". [1]
  • "Argalok kideko egiten badira, haiek indartsuen izango dira". [1]
  • "Aztia ez den zaharra ahaztu dadila". [1]
  • "Arotzaren etxea zotzez, zotzez ere gaitzez". [1]
  • "Ahuntza igarota oinatza ageri, batak dagiena bestek igini". [1]
  • "Aurrera aditzen ez dena, atzera dago". [1]
  • "Aztertzen dago, eta burrustuko zait". [1]
  • "Aurreren jaiotzen dena osteren ez du negarra". [1]
  • "Aurrera aditzen ez dena atzerantz jausten da". [1]
  • "Ardia ahuntzari ile eske". [1]
  • "Apizatzen ez dena edireten da". [1]
  • "Adiskide berriagatik zaharra uka baledi, edo lehen edo gero kalte hartu leidi [= legike] ". [1]
  • "Andrea soroi, urdea basoi". [1]
  • "Anderaurenaren etxea, garatzazal". [1]
  • "A zer parea, karakola eta barea".
  • "Abendua jai huts eta gau huts".
  • "Abenduko eguna, argitu orduko iluna".
  • "Abenduko lainoa, euria edo hegoa". [1]
  • "Aberats izatea baino ospe ona hobeago". [1]
  • "Aberatsa tranpa hutsa, pobrea amets hutsa".
  • "Aberatsok jaia dute, txiro gaixook beti neke; auzook ere higuin dute beti dabilena eske". [1]
  • "Abere gaiztoa da gorrotoa". [1]
  • "Adi hadi, ze Jaungoikoa dagok adi". [1]
  • "Adinon da bost ume: alaba bi eta hiru seme". [1]
  • "Adinona larra baino hobe da". [1]
  • "Adiskide bako bizitza, auzo bako heriotza". [1]
  • "Adiskide onekin orduak labur".
  • "Adiskideak, zaindu beharrekoak".
  • "Adiskideok etsai". [1]
  • "Agure onari ez ateak itxi". [1]
  • "Ahal dezagun legez eta ez nahi dugun legez". [1]
  • "Aharien grisolak maiatzean dira onak". [1]
  • "Aharrausi usua, gose edo lo mezua".
  • "Aho hertsitik ez da eulirik sartzen".
  • "Aho itxian ez doa sartu eulia, eta aldi guztietan ez da eder egia". [1]
  • "Ahozabal luze, logale edo gose".
  • "Aita-asaboi utzi, eta garen gu on beti". [1]
  • "Aita biltzaile, seme gastatzaile".
  • "Aita zaharra eta betse etena ez da gerena". [1]
  • "Alaba umeginari ama estalki". [1]
  • "Albixu ipurdi pixu".
  • "Aldatza ipurdi latza".
  • "Aldi gaiztoan jaio doa ospe gaiztokoa". [1]
  • "Aldi joana bihurtzen gaitz da". [1]
  • "Aldi joana ez da itzultzen".
  • "Aldi laburra lasterra bada, egun astia baino hobe da". [1]
  • "Alferrarentzat jana eta langilearentzat lana ez da inoiz faltako".
  • "Alferrik da ura joanda gero presa egitea".
  • "Ama onak ez dio nahi duzu". [1]
  • "Amari egindako zorrak ez dira inoiz ordaintzen".
  • "Amen, zu hor eta ni hemen".
  • "Ametsa gogoaren igandea".
  • "Anbiolako supitak, egiak". [1]
  • "Anbotoko beleak Anbotora nahi".
  • "Andre eder eta aberatsa, edo ero edo farata".
  • "Andre ederra, etxean gerra". [1]
  • "Andre ezkondua, basoan ostatua". [1]
  • "Andrea eta sardina, hautsetan ahuspez". [1]
  • "Andrea, sua eta itsasoa, guztiz da gaiztoa". [1]
  • "Andur asko jaunok hazitzat". [1]
  • "Apaizak eta fraideak, hegal gabeko beleak".
  • "Apaizaren lapikoa, txikia baina gozoa".
  • "Apirilaren azkenean, hostoa haritz gainean".
  • "Ardi galdua atzeman daiteke, aldi galdua berriz ez".
  • "Ardoa: Nafarroako bikarioa".
  • "Ardo gozoak lau begi eta oinik ez".
  • "Arian-arian xehetzen da burnia".
  • "Arloteari emaiok arrautza, eskatuko dik zotza". [1]
  • "Arribe eta Atallo: urre gorrizko bataio".
  • "Arrotz higuingabea zara". [1]
  • "Asko baduk, asko beharko duk". [1]
  • "Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak".
  • "Asko egin nahi, gutxi egin bai".
  • "Askoren mina, tontoen atsegina".
  • "Asper banenkio, asper lekidake". [1]
  • "Astarrak umea egingo dik hi mugitzerako!"
  • "Astigarreta: eguzkia atera orduko erreta, euria hasi orduko erreka".
  • "Asto batek baino, bik gehiago dakie".
  • "Astoa, zaldiz jantzi arren, beti asto".
  • "Astoak mandoari belarri luze".
  • "Astoarekin hadi kirolean, eta dik* buztanaz bizarrean". [1]
  • "Ataunen eta Zegaman, egunez ikusi eta gauez eraman".
  • "Atean uso, etxean otso; hala bizikidea, gaixo". [1]
  • "Atseginago dut nauela ene etsaiak inartxi ze ez erruki". [1]
  • "Atzerrian lurra garratz, oina ipini egik baratz." [1]
  • "Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu".
  • "Auziaren ondoren, galtzen duena larru gorrian eta irabazten duena alkandora hutsean".
  • "Auzo bako aria, sagu askoren habia". [1]
  • "Azaroa hotz, negua motz. Azaroa bero, negua gero".
  • "Azak eta porruak eroan ditu neguak".
  • "Azarkuntzak beldurra uxa beza, ze hiltzeko edo bizitzeko gudura goazke". [1]
  • "Azeriak buztana jaso ezin, eta bai gabia; handi den arren indarra, nagusi jakituria". [1]
  • "Azeriak, isatsa luze".
  • "Azkar eta ondo usoak egiten du hegan".

B[aldatu]

  • "Bakoitzak bere astoari egiten dio arre".
  • "Bakoitzak bere zoroa bizi du".
  • "Balantza duen aldera erortzen da arbola".
  • "Balea esan eta belea izan".
  • "Baleki gazteak, baleuka zaharrak".
  • "Balizko errotak, irinik ez".
  • "Balizko esnearekin ezin gosaldu".
  • "Baño! Euria denean laño".
  • "Baraibar, lainoa bar bar".
  • "Baratxuria, zazpi gaitzen kontrako janaria".
  • "Bat eman eta bi hartu".
  • "Bat esan eta bestea egin, nola asmatu horrelakoekin?".
  • "Beasain herri txiki, baina jende gehiegi".
  • "Begi bat aski du saldunak eta ehun ez ditu sobera erostunak".
  • "Beldur denaren ezpatak punta motz".
  • "Beleak ez dau belakirik jaten".
  • "Belearen umea, belakumea".
  • "Beltz guztiak ez dira beleak".
  • "Berandu jaikitzen bazara, eguneko lanak atzera".
  • "Bere etxe pobrea, erregerena baino hobea".
  • "Besteen faltak aurreko aldean, geureak bizkarrean".
  • "Beste lekuetan ere txakurrak oinutsik ibiltzen dira".
  • "Besteren akatsak ikusteko ez da betaurreko beharrik".
  • "Besteren ama, ona; norberea, askoz hobea".
  • "Betelu: deabru guztien ikuilu".
  • "Beti jan eta beti me, demonio lepome".
  • "Biboa uste eta baboa izan".
  • "Bista ona eta elkar ezin ikusi".
  • "Bizkaitarrena, jan da hotzitu".
  • "Bostak eta iluna, txerria hiltzeko eguna".
  • "Bost xentimoko pupua, hamar xentimoko trapua".
  • "Burdina berotan jo behar da".
  • "Burla minena, egia dioena".
  • "Bururik ez duenak, hankak ibili behar".

D[aldatu]

  • "Dagoenean bon-bon, ez dagoenean hor konpon".
  • "Dagoenean par-par, ez dagoenean negar".
  • "Dezagun gutxi dezagun beti".
  • "Diruak malkarrak zelaitzen".
  • "Dirua morroi ona, baina nagusi txarra".

E[aldatu]

  • "Eder edo itsusi, zein begik ikusi".
  • "Eroriz ikasten da oinez".
  • "Egia egi, ogia ogi, ardaua ardau, bi ta bi lau".
  • "Egia erran eta adixkidea gal".
  • "Egia eta fedea, Ezkurrako legea".
  • "Egiak ez ditu bi bide".
  • "Egintzak lo eta jango dek mehe, izan arren bi neskame".
  • "Egon lo ta jango dek/n mehe".
  • "Eguarri ondorengo lehenbiziko sei egunak nolako, hurrengo urteko lehenbiziko sei hilabeteak halako".
  • "Eguarrietan eguzkia; Pazkoetan elurra".
  • "Eguberri argi, lastotsu ogi".
  • "Eguberri argitsu, ogia gero lastotsu".
  • "Eguberri, arimak ere berri".
  • "Eguberri berri, nik atorra berri; maukarik ez, ajolik ez".
  • "Eguberri, eroak igerri, zohiek ere larri".
  • "Eguberri ilargiarekin, artzaina axuriekin".
  • "Eguberri ilunetan soroetan gari asko".
  • "Eguberriko aro beroak, Bazkokoz histen".
  • "Eguberrirainoko larrazkena, Pazko arteko neguaren ama".
  • "Eguberritan eguzkia, bazkotan elurra".
  • "Eguberritan ilbera, inauteriz ilberri".
  • "Eguberriz itzalketa dabilanak bilatuko du Pazkoz supazterra".
  • "Eguberriz leihoan, bazkoz sutondoan".
  • "Eguberriz ulitzak... kasu! Ikusiko dituzu Pazkoz horma ziriak".
  • "Eguerdiko euria, egun guztiko euria".
  • "Eguzkia eta euria, erromako zubia".
  • "Eguzki bera on eta gaiztoentzat".
  • "Eguzki eta euri, martxoko eguraldi".
  • "Elur melur, ez nauk hire beldur, etxean badiat nahiko arto eta egur".
  • "Enbidiosoa, bere etsai osoa".
  • "Entzun eta isil, baiezko borobil".
  • "Eroriz ikasten da oinez".
  • "Erreka oro itsasorat ari".
  • "Errementariaren etxean zotza nagusi".
  • "Errezil: nekez jaio eta errez hil".
  • "Esandako hitzak lotzeko ez duzu giltzarik topatuko".
  • "Eskerrik asko, Mari Belasko! Okela gutxi eta salda asko".
  • "Eskola umeak sasiz sasi, asko jan eta gutxi ikasi".
  • "Eskuak garbitzea baino, ez zikintzea hobe".
  • "Eskuko behatzak ere ez zituen Jainkoak berdinak egin".
  • "Etxarri: lepoa bete txintxarri".
  • "Etxean otoitzik ez egiten, eta auzoan meza ematen".
  • "Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da".
  • "Euskara bihotzean baina erdara ezpainean".
  • "Ez da horixe atzo goizekoa".
  • "Ez dauka horretxek mingainean herdoilik".
  • "Ez duk larrosik arantza gaberik".
  • "Ez eukitxa ere, maite zaitxunak emango dizu".
  • "Ez gehiegi hitz egin, nahi ez bada huts egin".
  • "Ez herriko ta ez mendiko".
  • "Ezina nekez egina".
  • "Ezkondu baino lehen, kontu zer egiten den".
  • "Ezkongaietan bero, kontuak gero".

F[aldatu]

  • "Festak aurrea ederrago du atzealdea".

G[aldatu]

  • "Goizeko oskorri, gaueko iturri".
  • "Gabiri: leku askotatik agiri".
  • "Gaitza, lapur isila".
  • "Gaitzarentzat ez da adinik".
  • "Gaizki esanak barkatu eta ondo esanak gogoan hartu".
  • "Ganorabakoen etxean goizeko salda arratsean".
  • "Gauez hor, egunez han".
  • "Gaur egin dezakezuna biharko ez utzi".
  • "Gaur hitza eman, bihar haizeak eraman".
  • "Gaurko lana, biharko ogia".
  • "Gazteak baleki, zaharrak baleza".
  • "Geroa, alferraren leloa".
  • "Gezurra esan nuen Getarian eta ni baino lehenago zen atarian".
  • "Gezurrak hankak motzak".
  • "Gezurtiak zer duen merezi? Egia esatean ez sinetsi".
  • "Gizona gizon, katua mixon".
  • "Gizona lepotik gora neurtzen da".
  • "Goien dagoenak jotzen du kukurruku".
  • "Goizean porrusalda eta eguerdian azak, aise kabituko zaizkik ipurdian galtzak".
  • "Goiz gorri arrats euri".
  • "Goizeko laino gorri, gaueko iturri".
  • "Goseak begiak argi".
  • "Gu behartu orduko, itsasoa agortu".
  • "Gu ta gu ta gu, azkenean gurugu: besteak irabazi eta guk galdu".
  • "Gure katuak buztana luze, besteek hala dutela uste".
  • "Gustuko lekuan aldaparik ez".
  • "Gutxi ikasia, beti jakintsu".

H[aldatu]

  • "Haitzean jaioak haitzera nahi".
  • "Hara bi: zu bat eta beste ni".
  • "Haritz eroriari, zuzentzen zailago".
  • "Harriak ez du begirik".
  • "Hartzaile bizkor, emaile koxkor".
  • "Hartzeko pronto, emateko tonto".
  • "Haundia beti legez, txikia behin ere ez".
  • "Hegaztia airerako, gizona lanerako".
  • "Hi ere inbidia partitu zen mahaian izango hintzen".
  • "Hitzek baino gehiago lortzen dute malkoek".
  • "Hoa antzarrak perratzera!"
  • "Hobe da bat eskuan, ez bi auzoan".
  • "Hobe da oinez eta segurura, eta ez zaldiz eta zulora".
  • "Hor konpon, Marianton!"
  • "Hostoak erori, habiak ageri".

I[aldatu]

  • "Ibiltari gauean, logale goizean".
  • "Idiazabal: zeruko ateak zabal".
  • "Ilargi eta laino, sorginentzat giro".
  • "Ilea zuritzea hobe da burua baino."
  • "Iluntzean berandu eta goizean goiztarra, baserri txarreko maiztarra".
  • "Inor ez da ikasia jaiotzen".
  • "Isilik dagoenak ez dio gezurrik".
  • "Isilik oiloak pixa egin arte!"
  • "Itsasoan ura ta zerua ta konforme ez dana ondura".
  • "Izena duena, da".
  • "Izenetik izenera gogoa zubi".

J[aldatu]

  • "Jalgi hadi plazara".
  • "Jan eta lo, potolo".
  • "Jainkoa: bat eta bera nahikoa".
  • "Jainkoa: gauza guztien gainekoa".
  • "Jaten duten santuekin ez dago fidatzerik".
  • "Jesus, Maria eta Jose; beti jan eta beti gose".

K[aldatu]

  • "Kalean uso, etxean otso".
  • "Kanpaia nahi ez duenak aditu, ez dezala soka mugitu".
  • "Katurik ez dagoen etxean saguak dantzan".

L[aldatu]

  • "Lana, osasuna".
  • "Lanik errazena, agintzea".
  • "Lan lasterra, lan alferra".
  • "Lasai eta ondo, usoak hegan".
  • "Laztan asko ta maite gitxi, asko gure eta bertan itxi".
  • "Lehen hala, orain hola, gero ez jakin nola".
  • "Lekunberri zakur herri".
  • "Lurrak hazi eta lurrak jan".
  • "Luzara egiak guziak argira".

M[aldatu]

  • "Maria: Orion trumoia eta Markinan euria".
  • "Marinelaren emaztea, goizean senardun, arratsean alargun".
  • "Martxoko ostotsak, berrogei eguneko negua".
  • "Medikuak gorputza garbitu, apaizak arima, abokatuak poltsa".
  • "Mitxeleta xurixek, barri onak".
  • "Munduan hiru gauza galtzen dira alferrik: pobrearen arrazoia, mendiko egur igarra eta alferraren indarra".
  • "Munduan nahi duenak luzaroan bizi, oiloekin ohera eta txoriekin jaiki".

N[aldatu]

  • "Nagusi askoren astoa goseak hil".
  • "Nahi bada jan, egin behar da lan".
  • "Naturak galdetzen zaionean bakarrik erantzuten du".
  • "Neguko hegoa ez da beroa".
  • "Neke gaberik, ez da bizitzerik".
  • "Nirea nire, zurea gure".
  • "Nola soinu, hala dantza".
  • "Nolako zura, halako ezpala".
  • "Non gogoa, han zangoa".

O[aldatu]

  • "Ogi beltzak txakur txikiak: beti gauzak ez direla ezpa txiki ezpa beltz".
  • "Ogi gogorrari, hagin zorrotza".
  • "Oiartzun: pareta zaharrak erantzun".
  • "Oilo ibiltari azerien jana".
  • "Oinezkorik nahi ez, zaldikorik etorri ez".
  • "On egin deizuela janak eta kalterik ez edanak".
  • "Ongi eginez gero loa, osasuna ongi doa".
  • "Ongi egin eta ez beitu zeini".
  • "Osasuna munduko ondasuna".
  • "Otsoa artzain".
  • "Otsoak ere ez du bere haragirik jaten".

P[aldatu]

  • "Pazientzia, zauri guzien gozagailu".

S[aldatu]

  • "Sagarrak axala eder, harra berdin aiher".
  • "Saldu orduko, damutu".
  • "Santa Luzi: gaua moztu eta eguna hazi".
  • "Sasiak entzuna bitik bat gezurra".
  • "Segura: asko hil eta gutxi zerura".
  • "Sorginak sasien gainetik eta hodeien azpitik".
  • "Su gaberik ez da kerik".
  • "Sua eta ura belaunetik behera".
  • "Sua! Gabonetan txapan eta San Juanetan plazan".

T[aldatu]

  • "Txantxangorriak baino buru behiago ez dik horrek".
  • "Txapel batekin bi buru ezin estali".
  • "Txapela buruan, ibili munduan".
  • "Tximinoa arbolan gorago, haren ipurdia ageriago".
  • "Tximist haundi eta euri gitxi".
  • "Txoriak ere duen hainbat odol ematen du".
  • "Txurrut bat, txurrut bi; konturatzeke zilipurdi".

U[aldatu]

  • "Urak eginen du bide".
  • "Urdai ona eta ardoa, urtekoa; adiskidea, urteetakoa".
  • "Urrea esan eta urria eman".
  • "Urri, baina ongi".
  • "Urrun joaiteko, goazen erreposki".
  • "Urruneko eltzea urrez, gerturatu orduko lurrez".
  • "Urrutiko intxaurrak hamalau, bertara joan eta lau".
  • "Urtarril hotza, neguaren bihotza".
  • "Urte askoan txapela kaskoan".
  • "Urte zaharra bukatzean, saguzarra burduntzian".
  • "Usteak erdia ustel".

Z[aldatu]

  • "Zahar hitzak, zuhur hitzak".
  • "Zaharrari azkar joateko eta haurrari geldi egoteko esatea berdin da".
  • "Zapata zuriak paperez, euria denean batere ez".
  • "Zapatak zapata jagoten du, abarkak abarka ez".
  • "Zakurrik onena etxekoa: emaztea auzokoa".
  • "Zazpitan zuzen, behin oker, inork ez dizu emango esker".
  • "Zein haginetan den mina, han da mihina".
  • "Zenbat buru, hainbat aburu".
  • "Zenbat eta ipurdia gorago, orduan eta burua beherago".
  • "Zer egingo diagu ba? Hil arte bizi".
  • "Zerua ta lurra aspertuak omen zauden eta itsasoa egin zuten".
  • "Zetaz jantzita ere, tximua beti tximu".
  • "Zikina hirietan, irina baserrietan".
  • "Zozoak beleari ipurbeltz".
  • "Zuhaitz ihartua, sutara".
  • "Zuhur dabilena da abilena".

Erreferentziak[aldatu]

  1. 1,00 1,01 1,02 1,03 1,04 1,05 1,06 1,07 1,08 1,09 1,10 1,11 1,12 1,13 1,14 1,15 1,16 1,17 1,18 1,19 1,20 1,21 1,22 1,23 1,24 1,25 1,26 1,27 1,28 1,29 1,30 1,31 1,32 1,33 1,34 1,35 1,36 1,37 1,38 1,39 1,40 1,41 1,42 1,43 1,44 1,45 1,46 1,47 1,48 1,49 1,50 1,51 1,52 1,53 1,54 1,55 1,56 1,57 1,58 1,59 1,60 1,61 1,62 1,63 1,64 1,65 1,66 1,67 1,68 1,69 1,70 1,71 1,72 1,73 1,74 1,75 Refranes y Sentencias comunes en Bascuence, declaradas en Romance con numeros sobre cada palabra, para que se entiendan las dos lenguas. Impresso con licencia en Pamplona por Pedro Porralis de Amberes, 1596.

Kanpo loturak[aldatu]