Edukira joan

Egia

Wikiquotetik
Walter Seymour Allward, Veritas, 1920
Egia (Jules Joseph Lefebvre)

Egia benetako eginkizunekin, fede onarekin edota zintzotasunarekin erlazionatua dagoen kontzeptu filosofikoa da.

Esanak

[aldatu]
  • "Absurdua oinarrizko kontzeptua eta lehenengo egia da". - Albert Camus
  • "Bi egia daudela ulertu dut, eta horietako bat ez da inoiz esan behar". - Albert Camus
  • "Egia arraroa da beti; fikzioa baino arraroagoa". - Lord Byron
  • "Egia dugun gauzarik baliotsuena da, aurrez dezagun". - Mark Twain
  • "Egia ezagutzen ez duena ezjakina besterik ez da. Baina ezagutu eta gezurra deitzen diona, hori kriminala da! - Bertolt Brecht
  • "Etsaiek bakarrik esaten dute egia. Lagunek eta maitaleek beti diote gezurra punturen batean". - Stephen King
  • "Ezeztatu ezin den gezur batek gehiago balio du egia sinesgaitz batek baino". - Joseph Goebbels
  • "Fida zaitez egiaren bila dabiltzanetaz. Ez zaitez fidatu aurkitu dutenetaz". - André Gide
  • "Gezurra mitoaren antzekoa da eta mitoa egiaren antzekoa".
  • "Inoiz ez da erabateko egia lortzen, eta inoiz ez da harengandik erabat urrunduta ere egoten". - Aristoteles
  • "Mila bider errepikatutako gezur bat egia bihurtzen da". - Joseph Goebbels
  • "Nire bizitza osoan egia sakratua delako araua jarraitu dut eta gure eginkizuna da bera bilatu eta defendatzea, atsegina den ala ez kontuan hartu gabe". - Andrei Kolmogorov
  • "Noizean behin esan ezazu egia, gezurra diozunean sinets zaitzaten". - Jules Renard


Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Egia