Edukira joan

Stephen King

Wikiquotetik
Stephen King 2007an

Stephen Edwin King (Portland, Maine, 1947ko irailaren 21-) AEBetako idazle ospetsu eta emankorra da, beldurrezko generoan espezializatuta. Richard Bachman ezizenarekin ere idatzi izan du.

Esanak

[aldatu]
  • "Benetan ona zaren zerbait aurkitzen duzunean, gauza hori (edozer) zure behatzak odoldu arte edo zure begiak burutik kanpora atera arte egiten duzu".
  • "Big Mac bat eta patata frijituen baliokide literarioa naiz".
  • "Bizitza bakoitzak hilezkortasunaren bere imitazioa egiten du".
  • "Etsaiek bakarrik esaten dute egia. Lagunek eta maitaleek beti diote gezurra punturen batean".
  • "Fikzioa egia da gezurraren barruan".
  • "Frantsesa zikinkeria erromantze bihurtzen duen hizkuntza da".
  • "Harry Potter adiskidetasunaz mintzo da, baloreaz, nork bere burua etengabe gainditzeaz eta bizitzak jartzen dizkigun oztopoak gainditzeaz. Twilight mutil-lagun bat aurkitzearen garrantziaz soilik mintzo da".
  • "Liburuak denbora-pasa perfektua dira: iragarkirik gabe, bateriarik gabe, dibertsio orduak gastatutako dolar bakoitzeko. Mundu osoak, bizitzako tarte aspergarri saihestezin horietarako, liburu bat zergatik ez daraman galdetzen diot neure buruari".
  • "Munstroak benetakoak dira, eta mamuak ere bai: gure barruan bizi dira eta, batzuetan, beraiek irabazten dute".
  • "Perfekzioak ez du mugarik".
  • "Pertsona batek istorio bat idazteko arrazoi bakarra, honen bidez iragana ulertu eta bere heriotzerako presta daitekeela da".

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Stephen King