Iragana
Itxura
Iragana edo lehena gauden unearen aurretik gertatu den oro dugu.
Esanak
[aldatu]- "Etorkizuna iragartzeko, aztertu iragana". - Konfuzio
- "Etorkizuneko profetarik onena iragana da". - Lord Byron
- "Gizakiek beraien historia egiten dute, iraganeko egoeren eraginez baina". - Karl Marx
- "Gustokoago ditut etorkizuneko ametsak iraganeko historiak baino". - Thomas Jefferson
- "Instantea denboraren jarraitasuna da, iragana eta etorkizuna denboran lotzen bait ditu". - Aristoteles
- "Iragana epaitzeko eskubidea, etorkizuna eraikitzen duenak du soilik". - Friedrich Nietzsche
- "Iragana ere alda daiteke. Historiagileek etengabe frogatzen dute". - Jean-Paul Sartre
- "Iragana errepikatu nahi ez baduzu, azter ezazu". - Spinoza
- "Iragana ezin dutenak gogoratu errepikatzera zigorturik daude". - George Santayana
- "Iragana hitzaurre bat da". - William Shakespeare
- "Iragana jada ez da eta etorkizuna oraindik ez da". - Agustin Hiponakoa
- "Iragana kontrolatzen duenak, oraina ere kontrolatzen du". - George Orwell
- "Iragana samintasunez oroitzea haizearen ostean korrika egitea da". - Errusiar esaera
- "Iraganeko oroitzapen txarra alai da". - Zizeron
- "Jarraitzeko mila modu daude, baina bueltatzeko bat ere ez". - Fito Paez
- "Orainak iragana epaitu nahi badu, etorkizunak galduko du". - Winston Churchill
- "Pertsona batek istorio bat idazteko arrazoi bakarra, honen bidez iragana ulertu eta bere heriotzerako presta daitekeela da". - Stephen King
- "Pintore baten kalitatea, daraman iragan kantitatearen araberakoa da". - Pablo Picasso