Greziar atsotitzak
Itxura
- "Behar baino lehen esandako egia oso arriskutsua da".
- "Bekatu aitortua, bekatu erdia".
- "Egia umeen ahotik irteten da".
- "Ezeren zalantzarik ez duenak ez daki ezer".
- "Gameluak ez du bere konkorra ikusten".
- "Gizakia gauza guztien neurria da".
- "Hastea edozein ekintzaren erdia da".
- "Ideia on bat izateko erarik onena ideia asko izatea da".
- "Maitasuna zeramika bezalakoa da; hausten denean, berreraiki arren, orbainak igartzen dira".
- "Maitatzen duen bihotza beti da gaztea".
- "Nagitasuna, gaitz guztien ama".
- "Zoriontsua lagun eskuzabal bat aurkitzen duena".