Maitasuna

Wikiquotetik
Bihotza, maitasunaren ikurra
Pierre Auguste Cot (1873)

Maitasuna izakien arteko kidetasunarekin erlazionatutako kontzeptu unibertsala da.

Esanak[aldatu]

  • "(Amodioa) azkarrek zein ergelek saihestu ezin ditzaketen gaixotasunen multzoa da". - Albert Camus
  • "Amodioa gidaria denean legeak soberan daude". - Platon
  • "Ezin da maiteminduta egon eta jakintsua izan aldi berean". - Bob Dylan
  • "Laztan asko ta maite gitxi, asko gure eta bertan itxi". - Euskal esaera zaharra
  • "Maitasun ideologiak mundu jakin bat sortzen du, eta mantentzen. Ordena sozial jakin bat: familia behar da, eremu pribatua eta publikoa, gizonak batean eta emakumeak bestean… Mundu desiguala, ez bakarrik emakumeentzat, baita gizonentzat ere."
  • "Maitasun pentsamendua gizakia ikusteko modu bat da, baina, horretaz gain, ordena ekonomiko, politiko eta sozial oso bat da, gizartea antolatzeko modu bat: familia eta elkarbizitza, gizon eta emakumeen arteko harremanak, heldu eta umeen arteko harremanak, hezkuntza, sozializazioa, lana… Baina pentsamendu horrek, gure harremanak baldintzatzeaz gain, gure kulturaren erdigunean kokatu ditu emozioak eta maitasuna. Beraz, ez da bakarrik amodio erromantikoa, ez da bakarrik bikotea, hori baino gehiago da; bizitzeko modu bat da, nolabait, bizitza ikusteko eta ordenatzeko modu bat".
  • "Maitasuna bekaturik gabe arrautza gatzik gabe bezalakoa da". - Luis Buñuel
  • "Maitasuna: bihotzak minez desiratzen duen hori." - J. M. Coetzee
    • Iturria: Slow man (2004)
  • "Maitasuna da erantzuna baina, erantzuna aurkitu bitartean, sexuak galdera interesgarri batzuk planteatzen ditu". - Woody Allen
  • "Maitasuna ez dago ez denbora ez agintearen menpe". - Vatsyayana
  • "Maitasunak ez du sendabiderik, baina gaitz guztien sendabide bakarra da". - Leonard Cohen.
    • Iturria: El País, 2016.[3]
  • "Maitasunak dena garaitzen du".
    • Latinez (jatorriko hizkuntzaz): "Omnia vincir Amor".
    • Vergilius (Publius Vergilius Maro), X Ekloga, 69. puntua.
  • "Maitatu mina sentitu arte. Min ematen badizu, seinale ona da". - Kalkutako Teresa
  • "Mirespenik gabeko maitasuna adiskidetasuna baino ez da". - George Sand
  • "Nik uste dut maitasuna elkarrekin komunikatzeko modu berezi bat dela, elkarrekikotasun hutsa gainditu dezakeen harreman mota bat, lau aldagai dituena: bestearen idealizazioa eta erotismoa, eta iraunkortasuna eta intimitaterako nahia. Nire ustez, amodio pasionalean ez ezik, maitasun harreman guztietan daude aldagai horiek; osagaiak berdin-berdinak izango lirateke, baina osagai horiek konbinatzeko edo azpimarratzeko moduak ezberdinak".
  • "Norbera maitatzea bizi osoa iraungo duen idilioaren hastapena da". - Oscar Wilde
  • "Pentsatu nuen horixe dela, besteak beste, maitasuna: tranpa bat; gero eta sator-zulo handiagoa. Bidea luzea da, eta bide horretako etapa guztiei maitasuna deitzen zaie: ametsari, pasio fisikoari, komenientziako elkar bizitzari, errutinari, gorrotoak adeitasunak baino askoz ere ordu eta barren-txoko gehiago hartzen dituen bizitzari...". - Anjel Lertxundi, Zoaz infernura, laztana (2008).

Ikus, gainera[aldatu]

Erreferentziak[aldatu]

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Maitasuna
Commonsen artxibo gehiago dago:
Maitasuna