Mari Luz Esteban Galarza
Nabigaziora joan
Bilaketara joan

Mari Luz Esteban Galarza euskal mediku, antropologo, ikerlari eta idazle feminista da
Esanak[aldatu]
- "Feministok arrakasta daukagu, baina kontuz arrakastarekin. Badaude zalantza batzuk, zer egingo den kalean agertu den indar handi horrekin".
- Iturria: Berria, 2019. [1]
- "Feministok gatazka probokatzen dugu, beraz, gatazka horretan bizi behar dugu; ez gara lasai biziko, ez bizitza pertsonalean, ez sozialean. Hori kudeatzen jakin behar dugu, jakinda tarteka hanka sartuko dugula. Gatazketatik asko ikas daiteke".
- Iturria: Berria, 2019. [1]
- "Iruditzen zait uko egiten diogula zahar gisa identifikatzeari, eta, ondorioz, uko egiten diogula hitz egiteari zer den zahartzea, adibidez, feminista batentzat, pertsonalki zein mugimenduarentzat; politikoki eta sozialki hutsune handia dago. Pentsatu behar dugu: Euskal Herriko feminista asko zahartzen ari gara; horrek zer ematen eta kentzen dio mugimenduari?"
- Iturria: Berria, 2019. [1]
- "Lau dira egun eraso matxista ezberdinei aurre egiteko erabiltzen ari garen bideak: kaleko agerraldiak, judizializazioa, komunikabideak eta heziketa".
- Iturria: Berria, 2016.[2]
- "Nahigabeko haurdunaldia estrategia antikontzeptiboaren akats bat da, soluzioa duen akatsa, eta kito".
- Iturria: Berria, 2013.[3]
- "Urte askotako eskarmentuak irakatsi digu emakumeoi ezin dugula gure osasuna eta gure bizitza besteen (osasun profesionalen, adituen, senideen…) eskuetan utzi, nahiz eta beraiek borondate onena eduki edo profesionalik taxuzkoenak izan".
- Iturria: Berria, 2015.[4]
- "Zahartzen ari naiz, eta zahartzaroa oso presente dago nire kezketan".
- Iturria: Berria, 2019. [1]
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ 1,0 1,1 1,2 1,3 Asensio Lozano, Maite.«Feministok arrakasta dugu, baina kontuz arrakastarekin»2019ko abenduaren 8a. Berria. 2019ko abenduaren 8an ikusia.
- ↑ Esteban, Mari Luz. «Indarkeria matxista: zenbait galdera,»2016ko martxoak 5. Berria. 2091ko ekainaren 24an kontsultatua.
- ↑ Esteban, Mari Luz. «Abortatzea bizipen arrunta denean». 2013ko urriak 10. Berria. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
- ↑ Esteban, Mari Luz. «Nire eta nire adiskideen bularrak defendituko ditut».2015eko azaroak 1. Berria. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.