Oscar Wilde

Wikiquotetik
Oscar Wilde

Oscar Fingal O'Flahertie Wills Wilde edo Oscar Wilde (Dublin, 1854ko urriaren 16a - Paris, 1900eko azaroaren 30a) idazle irlandarra izan zen.

Esanak[aldatu]

  • "Azterketetan jakintsuek erantzun ezin ditzaketen galderak egiten dituzte ergelek".
  • "Barkatu itzazu beti zure etsaiak, ez dago gehiago mintzen dituenik eta".
  • "Bat maiteminduta dagoenean bere burua desilusionatzen hasten da, eta beste aldea desilusionatzen du azkenean".
  • "Bigamia emakume bat soberan izatea da. Monogamia gauza bera da".
  • "Denbora diru-xahutzea da".
  • "Edonork egin dezake historia, baina gizon handi batek bakarrik idatzi dezake".
  • "Esperientzia gure hutsegiteei jartzen diegun izena da".
  • "Ez naiz guztia jakiteko behar bezain gazte".
  • "Gizon batek emakume bat maitatzen duenean edozer egiten du beregatik, bera maitatzen jarraitzea izan ezik".
  • "Idazteko bi arau besterik ez daude: esateko zer edo zer izatea eta esatea...".
  • "Igarotzen den une bakoitzak aurpegiko zati bat kentzen digu".
  • "Jendeak nirekin bat egiten duenean, oker nagoela sentitzen dut beti".
  • "Kontzientzia eta koldarkeria gauza bera dira, kontzientzia izen komertziala dela da aldea".
  • "Niri beharrezkoak ez diren gauzak eman iezazkidazue, beharrezkoak edozeinek izan ditzake eta".
  • "Nola izan konfiantza bere benetako adina aitortzen dizun emakume batengan? Hori esateko gai den emakume bat edozer esateko gai da".
  • "Norbera maitatzea bizi osoa iraungo duen idilioaren hastapena da".
  • "Zenbaitetan urteak igaro ditzakegu bizi gabe, eta bat-batean geure bizitza osoa une bakarrean kontzentratzen da".
  • "Zorionaren sekretua tentaldietan erortzea da".

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Oscar Wilde
Commonsen artxibo gehiago dago:
Oscar Wilde