Albert Camus
Itxura
Albert Camus (Mondovi, Aljeria, 1913ko azaroaren 7a - Le Petit Villeblin, Frantzia, 1960ko urtarrilaren 4a) idazle eta filosofo frantziarra izan zen.
Esanak
[aldatu]- "Absurdua oinarrizko kontzeptua eta lehenengo egia da".
- "Aktorea gezurti egiatia da".
- "(Amodioa) azkarrek zein ergelek saihestu ezin ditzaketen gaixotasunen multzoa da".
- "Arazo filosofiko bakarra dago benetan larria dena: suizidioa".
- "Arrakasta lortzea erraza da. Zaila merezi izatea da".
- "Arrazionalistek eta marxistek euren nahiak izan arren, munduaren historia guztia askatasunaren historia da".
- "Askatasuna ez da hobea izateko aukera bat besterik".
- "Axola duena ez da esaten dena, esan beharrik ere ez dagoena baizik".
- "Bi egia daudela ulertu dut, eta horietako bat ez da inoiz esan behar".
- "Bizitzearen ohitura pentsatzearena baino lehenago hartzen dugu".
- "Edertasuna dago eta umiliatuak daude. Zaila izan arren, inoiz ez nuke desleial izan nahi ez bigarrenentzat eta ez lehenarentzat".
- "Edonork, edozein bazterretan, absurduaren sentipena bizi dezake, dena absurdua baita".
- "Ergelkeria beti ari da ekin eta ekin".
- "Gaur haiek agintzen dute... zuk obeditzen dituzulako!"
- "Gaur ama hil da. Edo beharbada atzo izan zen. Ez dakit". (L'étranger, 1942)
- "Gehiegi maite dut nire herrialdea nazionalista izateko".
- "Gizakiaren arreta jartzeko gaitasuna mugatua da eta etengabe probokazioarekin akuilatu behar da".
- "Gizakiarengan gauza miresgarri gehiago daude mespretxagarriak baino".
- "Gizonak bi aurpegi ditu: ezin du maitatu bera maitatu gabe".
- "Gozatzeari beldurra diona ergela da".
- "Intelektuala: bere buruak bera zelatatzen duen norbait".
- "Irauten dutenena da azken hitza".
- "Kartago handia hiru gerraren buru izan zen: lehenengoaren ondoren boterea izaten jarraitzen zuen; bigarrenaren ondoren bertan bizi zitekeen oraindik; hirugarrenaren ondoren jada ez da mapan agertzen".
- "Munduan gizaki bat kateekin lotzen den bakoitzean, gu berari lotuta gaude. Askatasunak denentzat izan behar du, edo inorentzat ez".
- "Neguaren barnean, azkenean nire barnean uda garaitezina zegoela ikasi nuen".
- "Nire belaunaldiak Espainian ikasi zuen batek arrazoia izan arren galdu dezakeela, indarrak arima suntsi dezakeela, eta batzuetan kuraiak ez duela saririk izaten". (Espainiako Gerra Zibilari buruz)
- "Politikan bitartekoak dira helburua justifikatu behar dutenak".
- "Udazkena bigarren udaberri bat da, zeinean hosto bakoitza lore bat den".
- "Zein gogorra den gizona izatera iristea".