Edukira joan

Politika

Wikiquotetik

Politika gizartearen probetxurako komunitatearen zuzentzeaz eta gidatzeaz arduratzen den giza-jarduera da.

Esanak

[aldatu]
  • "Bozkatzen dutenek ez dute ezer erabakitzen. Botoak zenbatzen dituztenek erabakitzen dute". - Iosif Stalin
  • "Hori da gure miseria: politika moralera ihesi, morala politikaren morroi, zuzenbidea moralaren guardia zibil. Bakoitza autonomo eta hirurak elkarren osagarri izan behar zuketenak, bata bestearen kaltetan kakanahastuta". - Joxe Azurmendi
  • "Magoak keinu bat egin zuen eta gosea desagertu zen, beste keinu bat egin eta bidegabekeria desagertu zen, beste keinu bat egin eta gerra amaitu zen. Politikariak keinu bat egin zuen eta magoa desagertu zen". - Woody Allen
  • "Pixoihalak eta politikariak maiz aldatu behar dira. Eta arrazoi berdinengatik". - George Bernard Shaw
  • "Politika arazoak bilatzearen, aurkitzearen, diagnostiko faltsua egitearen eta gero konponbide okerrak aplikatzearen artea da". - Groucho Marx
  • "Politika gerra baino arriskutsuagoa da, gerran behin bakarrik hiltzen da eta". - Winston Churchill
  • "Politikan bitartekoak dira helburua justifikatu behar dutenak". - Albert Camus
  • "Politikari batek bihar, datorren astean, datorren hilean eta urtean gertatuko dena aurreikusteko gai izan behar du. Eta zergatik ez zuen asmatu azaltzeko ere gai izan behar du". - Winston Churchill
  • "Politikariak eta zientzialariak apur bat nagiagoak balira, ez al ginateke zoriontsuagoak izango?" - Evelyn Waugh

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Politika
Commonsen artxibo gehiago dago:
Politika