Platon
Itxura
Aristokles Podros edo Platon (K. a. 427 - K. a. 347) Grezia Klasikoko filosofoa izan zen.
Esanak
[aldatu]- "Adiskideak askotan gure denboraren lapur bihurtzen dira".
- "Adiskidetasunaren bidean ez utzi bedarrik handitzen".
- "Amodioa gidaria denean legeak soberan daude".
- "Arima baldarrek ez daukate helmugarik".
- "Arrazoia eta adorea beti gailenduko zaizkio traizio eta eskergabekeriari".
- "Askatasuna norbere bizitzaren jabe izatean datza".
- "Bere ideiengatik ezer arriskatzen ez duen gizakia, edo bere ideiek ez dute ezer balio, edo gizakiak ez du ezer balio".
- "Bertutetsua pekatariak bizitzan egiten duena amesteaz konformatzen da".
- "Ez dago esklaboengandik ez datorren errege bakar bat ere, eta ezta bere familian erregeak izan ez dituen esklabo bakar bat ere".
- "Filosofia gizon askeen zientzia da".
- "Filosofia izaeraren inguruan arimarekin dugun elkarrizketa isila da".
- "Garrantzitsuena ez da bizitzea, ongi bizitzea baizik".
- "Gauza bat jaso edo egin behar dugun une zehatza da aukera".
- "Gazteak ardoa edateaz abstenitu behar dira, suari sua gehitzea errorea baita".
- "Gerraren amaiera hildakoek bakarrik ezagutzen dute".
- "Gizaki jakintsuak bera baino hobea denarekin egon nahi izango du beti".
- "Gizakia bere gorotzak begiratzen duen animalia da".
- "Gorputza gurdia da; ni, gidatzen duen gizona; pentsamendua aho-uhalak dira eta sentimentuak, zaldiak".
- "Gorputza, arima hilezkorraren kartzela da".
- "Gorputzarentzat gimnasia dena, arimarentzat musika da".
- "Gure gaitzendako jainkoa ez den beste zergati bat bilatu behar dugu".
- "Gure parekoen onura bilatuaz aurkituko dugu gurea".
- "Heriotza ez da gizonari gerta dakiokeen okerrena".
- "Ikasi eta ikasi, eta dakiena praktikatzen ez duena, goldatu eta goldatu eta ereiten ez duena bezalakoa da".
- "Jainkoak bi hego eman dizkigu berarengana hegan heltzeko: maitasuna eta arrazoia".
- "Jakintsuak zer edo zer esateko daukalako hitz egiten du, eta inozoek zer edo zer esan behar dutelako".
- "Maitasun adierazpenik haundiena egiten ez dena da; asko sentitzen duen gizakiak, gutxi hitz egiten du".
- "Nire ezjakintasunari zor diot dakidan apurra".
- "Norberaren lorpena da garaipenik handiena".
- "Pobrezia ez dator aberastasunen gutxiagotzetik, desioen ugaltzetik baino".
- "Politikan parte ez hartzearen zigorretako bat, zu baino txarragoak diren gizaki batzuk gobernatatuko zaituztela da".
- "Uraren gainean idaztea. Hori da poesia".
- "Urkoei zorretan dagoena bueltatu behar zaie?".
- "Zure dena nerea da, eta nerea dena zurea da".