Martin Luther King

Wikiquotetik
Martin Luther King eskubide zibilei buruz hizketan, 1963ko martxan

Martin Luther King, Jr. doktorea (Atlanta, Georgia, 1929ko urtarrilaren 15 - Memphis, Tennessee, 1968ko apirilaren 4) Estatu Batuetan afroamerikarrentzako eskubide zibilen aldeko ekintzailea izan zen.

Esanak[aldatu]

  • "Amets bat dut, amets bakarra: amets egiten jarraitzea. Askatasunarekin amets egitea, justiziarekin, berdintasunarekin. Eta nahiago nuke jadanik horiekin amesteko beharrik izango ez banu".
  • "Amets bat izan nuen, non nire lau seme-alaba txikiak bizi ziren herrialdean ez ziren beren azalaren koloreagatik epaitzen, euren izaeragatik baizik".
    • Washingtongo hitzaldia, 1963ko abuztuaren 28a.
  • "Armamentu militarrean gizarte-programetan baino diru gehiago xahutzen duen herrialdea heriotza espiritualera gerturatzen da".
  • "Azkenean, ez ditugu gogoratuko etsaien hitzak, lagunen isiluneak baizik".
  • "Beltzen diskriminazioa euren bizitzetako une bakoitzean bertan dago, gutxiagotasuna gizarte menderatzaileak bakarrik onartzen duen gezurra dela gogorarazteko".
  • "Bere kontzientziak bidegabea irizten diolako lege bat urratzen duenak eta borondatez espetxe zigorra onartzen duenak, bidegabekeria horren aurka kontzientzia soziala altxa dadin, izatez, eskubideenganako errespetu handiagoa erakusten du".
  • "Beti da zuzena dena egiteko une egokia".
  • "Bortizkeriak konpontzen dituenak baino arazo sozial gehiago sortzen ditu".
  • "Edozein tokitako bidegabekeria mehatxua da edonoren justiziarako".
  • "Ez du axola zenbat bizitzen den, nola bizitzen den baizik. Ondo bizi eta gazterik hiltzen bada, laurogei urte bizi izan den eta bere buruaz bakarrik kezkatu den bat baino gehiago egin daiteke".
  • "Ezer ez da irain bat baino mantsoago ahazten, eta ezer ez mesede bat baino azkarrago".
  • "Ezerk ez du gizon bat bere burua norbait gorrotatzeko bezain behera erortzen uzteak baino gehiago gaiztotzen".
  • "Gizakia basakerian jaio zen, parekoa erailtzea bere izatearen baldintza arrunta zenean. Kontzientzia bat eman zitzaion. Eta orain heldu da eguna, beste gizaki batenganako indarkeria beste baten haragia jatea bezain gorrotagarria bihurtu behar duena".
  • "Gizakiak hargatik bizia emateko moduko ezer aurkitu ez badu, ez da bizitzeko duina".
  • "Indarkeria ez da konponbidea, gorrotoari maitasunarekin egin behar diogu aurre".
  • "Indarkeriaren bitartez gorroto duzuna erail dezakezu, baina ezin duzu gorrotoa erail".
  • "Inor ez zaigu gainera igoko bizkarra okertzen ez badugu".
  • "Kezkagarria ez da gaiztoen zitalkeria, zintzoen ezaxolakeria baizik".
  • "Men egitea eta tolerantzia ez da bide morala, baina bai sarritan erosoena".
  • "Mundua bihar amaituko dela jakingo banu ere, nik oraindik, gaur, zuhaitz bat landatuko nuke".
  • "Munduan ez da ezer egiazko ezjakintasuna eta ergelkeria arretatsua baino arriskutsuagorik".
  • "Nire kristau formakuntzatik nire idealak hartu ditut eta Gandhirengandik ekintzaren teknika".
  • "Noizbait, Georgiako muino gorrietan, antzinako esklaboen seme-alabak eta antzinako esklaboen nagusienak anaitasunaren mahaian elkarrekin eseri ahal izatearekin egiten dut amets".
    • Washingtongo hitzaldia, 1963ko abuztuaren 28a.
  • "Pertsona bakar bati itxaropena izaten laguntzen badiot, ez naiz alferrik bizi izango".
  • "Txoriek bezala hegan egiten ikasi dugu, arrainek bezala igeri egiten; baina ez dugu anai-arrebak bezala bizitzearen arte xumea ikasi".
  • "Unibertso moralaren besoa luzea da, baina justiziarantz tolesten da".
  • "Zure egia besteena entzuten jakiten duzun heinean handiagotuko da".

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Martin Luther King
Commonsen artxibo gehiago dago:
Martin Luther King