Ametsa
Itxura
(Amets(e)tik birzuzenduta)
Ametsa lotan izaten den egoera konsziente eta lausoa da, zentzumenetatik at. Pertsona baten desira sakonei ere amets deitzen zaie, metafora erabiliz.
Esanak
[aldatu]- "Aberatsa tranpa hutsa, pobrea amets hutsa". - Euskal atsotitza
- "Alaibide bat bakarra daukat, ametsetan sinistea, zu ikusteko nun nahi aski det nere begiyak ixtia". - Pedro Mari Otaño
- "Amets bat dut, amets bakarra: amets egiten jarraitzea. Askatasunarekin amets egitea, justiziarekin, berdintasunarekin. Eta nahiago nuke jadanik horiekin amesteko beharrik izango ez banu". - Martin Luther King
- "Amets bat izan nuen, non nire lau seme-alaba txikiak bizi ziren herrialdean ez ziren beren azalaren koloreagatik epaitzen, euren izaeragatik baizik". - Martin Luther King
- Washingtongo hitzaldia, 1963ko abuztuaren 28a.
- "Balioez ari garela: dirua kutxa gotor batean daukagu; ametsak, berriz... tiradera batean". - Mirco Stefanon
- "Bizitza zer den ikusita, batek, mendekuarekin egiten du amets". - Paul Gauguin
- "Esperantza, gizaki iratzarrien ametsa da". - Aristoteles
- "Ezin bazina amets horretatik esnatu, nola jakingo zenuke ametsetan zaudela?". - The Matrix filma
- "Gidatutako ametsa da literatura". - Jorge Luis Borges
- "Hobe da ametsetan hil, ametsik gabe bizitzea baino".
- "Inoiz ez utzi amets egiten dutenek alda zaitzaten". - Mark Twain
- "Norberak amesten duenean, amets bat besterik ez da. Besteekin batera amesten dugunean, errealitatearen hasiera da". - Hélder Câmara
- "Zer da bizitza? Eroaldi bat.
- Zer da Bizitza? Ilusio bat; itzal bat, fikzio bat
- eta ondasunik handiena txikia da.
- Zeren bizitza osoa ametsa bait da,
- eta ametsak amets!"
- Pedro Calderón de la Barca
- "Eta lo bagaude, zertarako amestu?
- Ta zertan esnatu hemen ez bazaude?
- Eta lo bagaude, zertarako amets egin
- etorriko diren egun libreekin?
- Zertan amets egin?"
- Berri Txarrak musika taldea