Edukira joan

Ametsa

Wikiquotetik
"Arrazoiaren ametsak munstroak sortzen ditu". - Francisco Goya

Ametsa lotan izaten den egoera konsziente eta lausoa da, zentzumenetatik at. Pertsona baten desira sakonei ere amets deitzen zaie, metafora erabiliz.

Esanak

[aldatu]
  • "Alaibide bat bakarra daukat, ametsetan sinistea, zu ikusteko nun nahi aski det nere begiyak ixtia". - Pedro Mari Otaño
  • "Amets bat dut, amets bakarra: amets egiten jarraitzea. Askatasunarekin amets egitea, justiziarekin, berdintasunarekin. Eta nahiago nuke jadanik horiekin amesteko beharrik izango ez banu". - Martin Luther King
  • "Amets bat izan nuen, non nire lau seme-alaba txikiak bizi ziren herrialdean ez ziren beren azalaren koloreagatik epaitzen, euren izaeragatik baizik". - Martin Luther King
    • Washingtongo hitzaldia, 1963ko abuztuaren 28a.
  • "Balioez ari garela: dirua kutxa gotor batean daukagu; ametsak, berriz... tiradera batean". - Mirco Stefanon
  • "Esperantza, gizaki iratzarrien ametsa da". - Aristoteles
  • "Ezin bazina amets horretatik esnatu, nola jakingo zenuke ametsetan zaudela?". - The Matrix filma
  • "Hobe da ametsetan hil, ametsik gabe bizitzea baino".
  • "Inoiz ez utzi amets egiten dutenek alda zaitzaten". - Mark Twain
  • "Norberak amesten duenean, amets bat besterik ez da. Besteekin batera amesten dugunean, errealitatearen hasiera da". - Hélder Câmara
  • "Zer da bizitza? Eroaldi bat.
Zer da Bizitza? Ilusio bat; itzal bat, fikzio bat
eta ondasunik handiena txikia da.
Zeren bizitza osoa ametsa bait da,
eta ametsak amets!"
Pedro Calderón de la Barca
  • "Eta lo bagaude, zertarako amestu?
Ta zertan esnatu hemen ez bazaude?
Eta lo bagaude, zertarako amets egin
etorriko diren egun libreekin?
Zertan amets egin?"
Berri Txarrak musika taldea

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Ametsa
Commonsen artxibo gehiago dago:
Ametsa