Edukira joan

Euskal nazioa

Wikiquotetik

Historian euskal nazioa edo euskaldunen nazioa sarritan hartu dute ahotan hainbat autorek, haren laudoriotan zein etsaigoz, euskaldunak aztergai harturik edo norbaiten jatorria adierazteko. Hori hizkuntza desberdinetan egin da, euskaraz, latinez, gaztelaniaz, frantsesez eta beste erdaretan. Dena den, euskaldunek izendapen desberdinak hartu dituzte beste hizkuntzetan, hala nola kantabriarrak (cantaber), bizkaitarrak (vizcainos, Biscaynes), nafarrak eta beste.

"Guiristinoa, eman diat escarazko versutan, / Catholico manuala neure asti ordutan. / Ikhussirik nola bainaiz iaiatcen escalduna, / Gure natioa dela copla maite duena. / Hartaracotz iaquiara diat versus eçarri, / Lasterrago ikhas eta maizago aiphaguarri." Manual Devotionezkoa idazlaneko (1627) aitzinsolasa, Joanes Etxeberri Ziburukoa.