Edukira joan

Federico Jiménez Losantos

Wikiquotetik

Federico Jiménez Losantos (Teruel, Espainia, 1951ko irailaren 15a), kazetari eta idazle espainiarra da. Espainiako Elizaren COPE irrati kateko esataria da.

Esanak

[aldatu]

Euskaldunak

[aldatu]
  • "ETA da agintzen duena, inoiz ez du gobernatzeko asmorik izan. Boterea lor dezakeela uste duenean botere osoarekin izango da, Kubaren antzera".
  • (Euskal gatazkaren irtenbideari buruz galdetutakoan) "Nik ez dut inoiz euskal gatazka aipatzen. Nik terrorismoa eta diktadura nazionalista aipatzen ditut. Irtenbide bakarra horien aurka borrokatzea da, edozein totalitarismorekin bezala".
  • (Euskal Herria independentea balitz) "Espainiak ez luke onartuko eta aro arriskutsu batean sartuko ginateke, terrorismo nahiko orokorrean, Arzallus eta Ibarretxe terrorismoa defendatuz ariko lirateke baina nazioarteko foroetan. Alegia, ia-ia orain bezala".
  • "Gertatzen dena da euskal espainolistak hain heroikoak direla, ezen ezinezkoa dela heroiko gisa ez estimatzea eta horrela euren auzokide totalitarioak konpentsatzea".
  • "UPN heroikoari dagokionez, berari esker existitzen da Nafarroa. PSOEk eta UCDk berak ere Euskadi jaio berriari eman nahi zioten".

Kataluniarrak

[aldatu]
  • "Estatu kolpe hau (Kataluniako estatutuaren proposamenari buruz), berriro diogu, ez da PSOEk eta ERCk buruturiko lehena. Ez da Espainiako errege batek babesturiko lehena ere. Baina azkena eta behin betikoa izan liteke".
  • "Katalanofobia espainiar bati zuek bezalako jendea entzutean sortzen zaion erreakzioa da".
    • ERC alderdiko politikariei zuzenduz.
  • "Kataluniako gizartearen gaitza nazionalismoa eta ustelkeria dira duela 25 urtetik, eta Kataluniak hori merezi du".
  • "Katalunian de facto diktadura bat bizi da, izu gorriarekin hitzarmena barne hartu duen errejimen despotikoa".
    • El Mundo egunkaria, 2005eko azaroaren 7a.
  • "Jende askok ez daki ERC betidanik alderdi bortitza izan dela, beti kolpista; bere gazte-militanteek, Escamots-ekoek, era faxistan desfilatzen zutenak".
  • "Duela 40 urte Katalunian askatasun gehiago zegoen, eta hori diktadura bat izan arren".
  • "Katalana Katalunian bizi, lan egin eta ERC bozkatzen duen pertsona da; beste guztiak Martekoak dira".
  • "Katalunia Espainiako balkanizazioaren eredua izango da".
  • "Asteburu honetan argi gabeko akordio hori burutu da, takigrafo barik, transparentzia barik, demokrazia barik, ganorako ezer barik, non Espainiak Katalunia nazio bezala aitortu du, legalki aitortuko du, beraz beste nazio bat edukiko dugu. Bat bakarra ginen eta orain bi gara, eta hamahiru edota hamalau izateko bidean. Eta zuek uste duzue honekin dena bukatu dela? Ezta pentsatu ere. Zapaterok egin duen bakarra denbora irabaztea da; bi urte? lau, agian?"

Politika

[aldatu]
  • "Gaztaroan radikalismo eta ezjakintasunaren nahaste bat sortarazten da, ezjakin radikal zahar batzuek, irakasle progreek adibidez, probetxua atera diezaioketenak".
  • "Orain falta zaigun bakarra separatista bai baina zentralista ez izan ahal izatea litzateke".
  • "ZPri Espaina nazioa kontzeptu eztabaidatua eta eztabaidagarria iruditzen zaio, Nazio katalana aitzitik, ez. Hortik aurrera, eta bere ETAren eta Mojamé-ren aurreko belaunikatzea, hondamendia ez den edozer mirari bat izango da".
  • "Niri barrea eragiten dit Perpiñanko heroia demokraziako klaseak ematen ikustea. Zer ez duzu gogoratu nahi? Zuk ETArekin paktua egin zenuen haiek Espainako leku guztietan hilko zutela Kataluniaren salbuespenarekin".
  • "Egunero birritan edota hirutan Fatxa deitzen ez badizute, zerbait txarto egiten ari zarela esan bahi du".
  • "Handitzen ez den askatasun bat, txikitzera kondenatua dago".
  • "Hobe liberal fanatikoa izatea terrorista disimulatua baino".

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Federico Jiménez Losantos