Frantzisko Xabierkoa
Itxura
Frantzisko Xabierkoa, bataioko izen-deiturez Frantzisko Jatsu Azpilikueta (Xabier, Nafarroako Erresuma, 1506ko apirilaren 7a - Shangchuan uhartea, TTxina]], 1552ko abenduaren 3a) nafar misiolaria izan zen, Jesusen Lagundiko lehenengo zazpi kideetako bat. Indietako Apostolua ezizena eman zitzaion. Eliza Katolikoak 1622an santutu zuen, San Frantzisko Xabierkoa izenarekin, eta abenduaren 3an ospatzen du haren eguna. Nafarroako eta Euskal Herriko zaindaria da, eta baita euskararen santu ofiziala ere; hori dela eta, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) abenduaren 3an da.
Esaldiak
[aldatu]- "Eurek ez nindutenez ulertzen, ezta nik eurak, euren hizkuntza naturala malabarera zelako eta nirea bizkaitarra, euren artean jakintsuenak zirenak batu nituen, eta bilatu nituzen euren artea gure hizkuntza eta eurena ulertuko zutenak." 1544, "Erromara gutuna"
- "Zer gertatuko da nirekin, ai, ez badut Ebanjelioa predikatzen".