Gabriel Aresti

Wikiquotetik
Gabriel Aresti

Gabriel Aresti Segurola (Bilbo, Bizkaia, 1933ko urriaren 14a - Bilbo, 1975eko ekainaren 5a) euskal idazle eta poeta izan zen.

Esanak[aldatu]

  • "Bertsoaren funtzioa ez da barre edo negar eragitea, dar-dar eragitea baizik".
  • "Euskaldunok teatroa egiten dakigu ondo".
  • "Erdara entzuteko Bilbon geratzen naiz".
  • "Ez dut nahi Bilboko kale bati nire izena jar diezaioten".
  • "Ezin izango nioke herriari nire lanagatik kobratu, herriarengandik jasotzen baitut berau sortzeko behar dudana".
  • "H. Argia ez da ikusten".
  • "Hizkera poetikoa ez da zinezkoa edo gezurrezkoa".
  • "Lehen protestatu, gero kontestatu, orain detestatu, (eta beti probokatu) egiten dut".
  • "Nire aitaren etxea defendituko dut. Otsoen kontra, sikatearen kontra, lukurreriaren kontra, justiziaren kontra, defenditu eginen dut nire aitaren etxea. Galduko ditut aziendak, soloak, pinudiak; galduko ditut korrituak, errentak, interesak, baina nire aitaren etxea defendituko dut. Harmak kenduko dizkidate, eta eskuarekin defendituko dut nire aitaren etxea; eskuak ebakiko dizkidate, eta besoarekin defendituko dut nire aitaren etxea; besorik gabe, sorbaldik gabe, bularrik gabe utziko naute, eta arimarekin defendituko dut nire aitaren etxea. Ni hilen naiz, nire arima galduko da, nire askazia galduko da, baina nire aitaren etxeak iraunen du zutik".
  • "Nire poesia oso merkea da; herriaren ahotik hartu nuen debalde, eta debalde ematen diot herriaren belarriari".
  • "Poesia mailu bat da, kontzientziak astintzeko tresna bat".

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Gabriel Aresti