Hizkuntza

Wikiquote(e)tik
Salto egin: nabigazioa, bilatu

Hizkuntza giza-taldeen ahozko edo keinuzko komunikazio-sistema da.

Esanak[aldatu]

  • "[...]Baina han ez dute epailearen aurrean
hizkuntza horretan hitz egiteko batere oztoporik
urruneko lurralde hartan ez dituzu "diglosia"
edo "normalizazioa" bezalako hitzak entzungo
ez dituzte euren hizkuntzaren aldeko
jaialdi erraldoiak antolatzen
han ez dago inor hizkuntza horren alde
ez dituzte irrati eta egunkariak zigilatzen
Urruneko hizkuntza hartan
"hizkuntza" hitzak hizkuntza esan nahi du". Beñat Sarasola, Kaxa huts bat (2007) http://www.susa-literatura.eus/cgi-bin/liburuok.pl?lib=poes4652
  • "Beste behin ere esango dugu eskuineko abertzale ia guztiek eta ezkerreko gehienek onartu nahi ez duten «egia» bat: alegia, hizkuntza espainolak nazio espainolean integratzen gaituela gure borondatea gorabehera. Frantsesarekin gauza bera". Joxe Manuel Odriozola [1]
  • "Bi hizkuntza dauden lekuan beti injustizia baten aurrean gaude, konkista, jazarpena eta inposizioa biltzen dituen historiaren aurrean, ez baitago berez bi hizkuntza zeuzkan herririk; bi herri ezberdin izango lirateke, hartara". - Pako Aristi
  • "Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik". - JosAnton Artze
  • "Hizkuntza ezezagun batean hitz egitea ligatzea bezalakoa da: denok dakigu teoria, baina praktikan jarri beharra dago". - Oihan Vega
  • "Hizkuntza harremanak botere harremanak dira funtsean, eta beti. Hizkuntza harremana harreman politikoa da. Hizkuntza baten hedapen maila historian zehar izan duen boterearen neurrikoa da. Botere hegemonikoak hegemoniko bihurtuko du bere hizkuntza; botere subsidiarioak hizkuntza subsidiarioa sortuko du". - Pako Aristi
  • "Niels Bohrek esaten zuen mendiko etxe batean harrikoa egiterakoan gertatzen denaren antzerakoa dela hizkuntza. Ura zikin da, baita zapia ere; hala ere, platerak garbitzea lortzen dugu azkenik". - Michel Houellebecq (Interventions, 1998, Opera Bianca atala)
  • "Nire hizkuntzak zure estatuaren oinarriak astintzen baditu, zure estatua nire lurrean eraiki duzula esan nahi du horrek". - Musa Anter

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedia-logo-v2.svg
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Hizkuntza