Hugo Chávez

Wikiquotetik
Hugo Chávez (2010)

Hugo Rafael Chávez Frías (Sabaneta, Barinas, 1954ko uztailaren 28a - Caracas, 2013ko martxoaren 5a) venezuelar militar eta politikaria izan zen. 1999ko otsailaren 2tik 2013ko martxoaren 5ean hil zen arte Venezuelako 53. presidentea izan zen.

Hugo Chávezen esanak[aldatu]

  • "500 urte eman ditugu hemen, eta ez gara inoiz isilduko, are eta gutxiago monarka baten aurrean".
    • Testuingurua: 2007ko azaroaren 10ean, Hego Amerikako herrialdeen biltzar batean, Rodríguez Zapatero Espainiako presidentea eten eta Espainiako erregeak isiltzeko esan zionean.
    • Iturria: Radio Nacional de Venezuela (2009-11-11)
  • "Atzo deabrua egon zen hemen, hementxe bertan. Oraindik sufre usaina dago tribuna honetan!"
  • "Ez dezagun klima aldatu, alda dezagun sistema, eta orduan planeta salbatzen hasiko gara".
    • 2009ko abenduaren 17an, klima aldaketaren Kopenhageko biltzarrean.
  • "Ingelesa jakitea garrantzitsua da, baina gu venezuelarrontzat portugesa jakitea ere garrantzitsua litzatekeela uste dut, horregatik eskoletan irakastearen aukera aztertu behar genuke".
    • 2005eko urriaren 2a, lehen potentzia hegoamerikarraren (Brasil) garrantzia ekonomikoari eta Venezuelarekiko harreman komertzialei buruz.
  • "Klima banku bat balitz, honezkero herrialde aberatsek salbatua zuketen".
    • Testuingurua: 2009ko abenduaren 17an, aldaketa klimatikoaren Kopenhageko biltzarrean.
    • Iturria: larevolucionvive.org (2009-12-17)
  • "Suge bat faxista bat edo arrazista bat baino gizatiarragoa da; tigre bat faxista bat edo arrazista bat baino gizatiarragoa da".
    • 2007ko azaroaren 10ean, XVII. Goi-bilera Iberoamerikarrean (BBC).
  • "Venezuela ez da gehiago kolonia iparramerikar izango".
    • 2006ko abenduaren 3an, Venezuelako presidente berriz aukeratu ondoren (El Universal).

Hugo Chávezi buruzko esanak[aldatu]

  • "Hugo Chávezek Latinoamerikaren historiako beste gobernu bakar batek ez bezala praktikatu du solidaritatea, nik gogora dezakedanera arte behintzat". - José Mujica

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Hugo Chávez
Commonsen artxibo gehiago dago:
Hugo Chávez