Ianire Estébanez
Itxura
Ianire Estébanez (Santurtzi, 1979) psikologo, ziberaktibista eta blogari feminista da, gazteen artean genero-indarkeriaren prebentzioan aditua.
Esanak
[aldatu]- "Garrantzizkoa da feminismoa ziberkatibatzea belaunaldi berriak erakartzeko".
- Iturria: Emakunde aldizkaria, 2013. [1]
- "Gazte askok zailtasunak dituzte ezberdintasunez eta biolentziez ohartzeko, ez dituztelako zuzenean esplizituki bizi izan, ezkutuan baizik".
- Iturria: Emakunde aldizkaria, 2013.[1]
- “Mezua [...] norbanakotasuna eta bakoitza nolakoa garenaren ezberdintasuna errespetatzea da eta beste pertsonarekin erlazionatzen ikastea, ez gainetik ez eta azpitik jarri barik, baizik eta berezko espazioa izan behar duen eta bestearen espazioa errespetatu behar duen parekoa den pertsona bat bezala”.
- Iturria: Diario Vasco, 2018. [2]
- "Nire belaunaldia telebistarekin eta zinemarekin jaio zen, eta oraingo belaunaldiak, aldiz, Internet bidez ari dira eraikitzen beren nortasuna."
- Iturria: Emakunde aldizkaria, 2013". [1]
- "Nola harremantzen garen eta sareetan nola harremantzen gareni buelta bat eman behar diogu. Ez da bakarrik mugikorra erabiltzen jakitea eta zein botoi ukitzea”.
- Iturria: Diario Vasco, 2018. [2]
- "Sareak eraikitzen eta sortzen ari gara, saretik berdintasuna praktikatzen, eta geure buruari ahala ematen".
- Iturria: Emakunde aldizkaria, 2013. [1]
- "Zorionez, emakume asko gaude hor, Interneten, gaztetxoenek egin beharreko aldaketaren ardatz izateko kontzientzia dugunak, eta, haiek, aldiz, oraindik ez dira jabetu ezberdintasun-egoerez".
- Iturria: Emakunde aldizkaria, 2013. [1]
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ 1,0 1,1 1,2 1,3 1,4 Ruiz de Garibay, Carmen.«Ianire Estébanez Castaño: “Garrantzizkoa da feminismoa ziberkatibatzea belaunaldi berriak erakartzeko”». 2013ko irailaren 15. Emakunde aldizkaria. 2019ko ekainaren 11an kontsultatua.
- ↑ 2,0 2,1 Morcheco, Felix.«Ianire Estébanez Castaño: "Necesitamos muchas personas en la red respondiendo en positivo"». Diario Vasco.