Edukira joan

Infernua

Wikiquotetik

Infernua, Islama eta Kristautasunaren arabera, kondenatuek heriotzaren ondoren betiko zigorra hartzen duten oinaze-lekua da.


Esanak

[aldatu]
  • "Bat ez zen inoiz maitemindu, eta hori izan zen bere infernua. Beste bat bai, eta hori izan zen bere zigorra". - Robert Burton
  • "Bere pasioen infernutik pasa ez den gizakiak, ez ditu berauek inoiz gainditu". - Carl Gustav Jung
  • "Ez dago su beharrik, infernua besteak dira". - Jean Paul Sartre
  • "Gu, eta zeru edo infernuaren bitartean, ez dago bizitza besterik, gauza guztietatik hauskorrena dena". - Blaise Pascal
  • "Hobe da infernuan agindu, zeruan zerbitzatzea baino". - John Milton
  • "Infernu osoa hitz honetan dago: bakardadea". - Victor Hugo
  • "Infernua eta paradisua gehiegizkoak iruditzen zaizkit. Gizakien ekintzak ez dute hainbeste merezi". - Jorge Luis Borges
  • "Infernua, itxaropen gabe itxarotea da". - André Giroux
  • "Milloika eta milloika pertsonendako, benetako infernua mundua da". - Arthur Schopenhauer
  • "Zerua existitu dadila, nahiz eta gure lekua infernua izan". - Jorge Luis Borges
  • "Zerua, infernua eta mundu osoa, gugan dago". - Henry F. Amiel

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Infernua
Commonsen artxibo gehiago dago:
Infernua