Edukira joan

Irantzu Varela

Wikiquotetik
Irantzu Varela

Irantzu Varela Urrestizala hedabideetan presentzia mediatiko nabarmena duen euskal kazetari eta aktibista feminista da.

Esanak

[aldatu]
  • "1970-1980ko urteetan, tratu txarrak arazo sozial gisa uler zitezen borrokatu ziren andreak, eta sentsazioa dut indarkeria digitalaren arloan hor gaudela; oraindik jendea konbentzitu behar dugu hau bortizkeria dela, eta, emakumeen aurkako indarkeria guztiek bezala, helburu duela irakastea zer egin dezakegun eta zer ez, mendeko eta esaneko izan gaitezen."
    • Iturria: Berria, 2019.[1]
  • "Egiaz sinetsi behar dugu gutako bat ukitzen badute denok ukitzen gaituztela; ez niri erasotzen didaten bakoitzean denak etor daitezen erantzutera, baizik eta ni ukitzen nautenean denon aurka ari direlako".
    • Iturria: Berria, 2019.[1]
  • "Emakume askok lehen uste zuten feminismoak ez zuela eurekin zerikusirik. Azken urteotan zabaldu diren gertakari ugari (sexu jazarpenak, esaterako) direla eta, eurei ere badagokiela uste dute orain askok".
    • Iturria: EITB, 2018.[2]
  • "Emakumeak libre izango gara gure aurkako indarkeria mailarik txikiena ere gizartearentzat eta egiturentzat onartezina den egunean".
    • Iturria: Berria, 2018. [3]
  • "Emakumeen kontrako indarkeria ez da inoiz lehentasuna izan, eta are gutxiago sare sozialetan."
    • Iturria: Público, 2019.[4]
  • "Ez dago ez protokolorik ez eta borondate politikorik emakumeak sare sozialetako indarkerietatik babesteko."
    • Iturria: Público, 2019.[4]
  • "Ez dut uste indarkeria handitu denik, ezta txikitu ere; andreek indarkeriarekin dugun onarpena gutxitu da".
    • Iturria: Berria, 2018. [3]
  • "eztabaidatzen, eraikitzen, eraisten eta batak besteengandik barriro ikasten jarraitu behar dugu."
    • Iturria: Pikara Magazine, 2019.[5]
  • "Feminismoa zapalkuntza mota guztien aurkako borroka bihurtu da."
    • Iturria: Pikara Magazine, 2019.[5]
  • "Gaur egun emakumeok hainbat eremutan parekidetasuna lortu dugu, eta aurretik izan ez dugun askatasuna eskuratzen ari gara, baina edertasuna esklabotza eremu bihurtu da emakumeontzako""
    • Iturria: Uztarria, 2013.[6]
  • "Guztiz mingostu gabe bizirauteko, patriarkatuaren konplize bihurtu behar duzu; beraz, kontua da norbera ohar dadila zer-nolako konplizitateak eraiki dituen, patriarkatuan bizirauteko. Deskubritzen badituzu, jada ez dute balio, eta zu zeu askoz pertsona askeagoa eta zoriontsuagoa zara".
    • Iturria: Argia, 2016.[7]
  • "Irainekin hasi ziren, gero hedabideetako lintxatzea etorri zen, ondoren pintaketak, eta azkenik nire datuak publikatu dituzte. Beraz, goraka doa, eta segurtasun neurriak hartu behar ditut".
    • Iturria: Berria, 2019.[1]
  • "Patriarkatuak azalarazteko modu ezberdinak dauzka. Oso erraz ikusten ditugu gureak ez diren beste kultura batzuetan gertatzen diren gehiegikeriak eta askotan ez gara konturatzen gure inguruan gertatzen diren beste batzuekin".
    • Iturria: etakitto.eus.[8]
  • "Sare sozialek kaleko errealitatea islatzen dute. Sareak matxistak, transfoboak edo arrazistak dira gizartea bera halakoa delako".
    • Iturria: EITB, 2018[9]

Erreferentziak

[aldatu]

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Irantzu Varela