Izaro Andrés
Jump to navigation
Jump to search
Izaro Andres Zelaieta edo Izaro (Mallabia, Bizkaia, 1993ko abenduaren 31) euskal kantaria da.
Esanak[aldatu]
- "Argi esan behar dugu kultura ez dela aisia soilik. Gizarte moduan ez dugu hori ulertzen. Eta, ondorioz, ni ezin naiz musikaz bakarrik bizi."
- Iturria: Berria, 2018. [1]
- "Beti ibili behar dut gauzak bi aldiz frogatzen: emakumea naizelako, gaztea naizelako, euskaraz ez ezik beste hizkuntzetan ere abesten dudalako, musika ofizio izan nahi dudalako..."
- Iturria: Berria, 2018. [1]
- "Hitz jokoetan jartzen dut arreta, eta ez hizkuntzen hierarkizazioan. Asko dira hori egiten duten artistak, baina ez dakit nire kasuan zergatik den deigarriagoa. Hiru hizkuntzatan abesten dudalako, ez naiz euskaltzalea?"
- Iturria: Berria, 2018. [1]
- "Iruditzen zait oso neurtua dugula bizitza: lehenik ikasi, ondoren unibertsitatera, gero lanera... eta ez dugula astirik deskubritzeko nor garen."
- Iturria: Berria, 2018. [1]
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ 1,0 1,1 1,2 1,3 Galardi F. Agirre, Maider «Musikaren minak eta maiteminak». 2018ko abuztuaren 5a. Berria. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.