Jon Idigoras
Itxura
Jon Idigoras Gerrikabeitia (Zornotza, Bizkaia, 1936ko maiatzaren 3a - Deustua, 2005eko ekainaren 3a) euskal herritar politikaria zen, ezker abertzale independentistaren militante historikoa eta Herri Batasuna alderdiaren sortzaileetarikoa.
Jon Idigorasen esanak
[aldatu]- "Atera zuen atzapar zikinak Euskal Herritik. Gora Euskal Herria askatuta!".
- 1995ean, Espainiako diputatuen kongresuan. https://www.youtube.com/watch?v=LuMe5B8UQF8
- "Duela egun gutxi, sasi-demokrata guzti hauek eskandalizatu egin ziren Irak eta Guantanamoko kartzeletan torturatutako presoen irudiekin. Ba hara, ohartu zaitezte behingoz. Zuen kartzela eta komisaldegietan irudi horiek maiztasun handiegiarekin errepikatzen dira. Hemen zuen Guantanamoa daukazue, eskubideak ukatu dizkiezuen 700 preso politikorekin".
- Gara egunkaria, 2004ko uztailaren 11n.
- "Errepresiozko faktura garestia ordaindu dugu gure subiranotasun eta independentzia printzipioak mantentzeagatik, baina faktura hori zutik eta ukabila itxita ordaindu dugu. Hemen aurrera doan herri bat dago, herri bat zutik, herri bat azken garaipenera arte borroka egiteko prest".
- 2004ko azaroaren 14an, Donostiako (Gipuzkoa) Anoetako belodromoan, Batasunaren "Orain herria, orain bakea" proposamenaren aurkezpenean.
- "Espainiak ordezkaritza parlamentariodun alderdien ilegalizazioen errekorra dauka, egunkarien, aldizkarien, irratien itxierarena. Baita torturaren praktika nazkagarrien errekorra ere.".
- Gara, 2004ko maiatzaren 30ean.
- "ETAren jaiotza, zalantzarik gabe, Euskal Herriko historia garaikideko gertaera garrantzitsuena eta euskal kontzientzia nazionalaren sustatzaile eta bizkortzailea izan zen. Nazio askapenerako borroka katakunbetatik atera zuen eta osagai soziala erantsi zion, nazio askapenerako borroka klase zapalduenen askapenerako borrokaren baitan kokatuz. Gainera, ETAren jaiotza belaunaldi askok itxaroten genuen kokapen bat izan zen".
- Jon, hombre libre liburua (Gara).
- "Garbi dago Madrilek ez duela lehendakari espainiarrik behar, Ibarretxek bere interesak efikazia gehiagorekin defendatzen ditu eta".
- Gara, 2002ko irailaren 17an.
- "Juanita, diru xeherik ekarri al duzu?".
- 1996an bere abokatu Jone Goirizelaiari, Espainiako Auzitegi Nazionalean eta gaueko hamaiketan, Baltasar Garzon epaileak baldintzapeko askatasuna lortzeko 300 milioi pezetako (1.800.000€) fidantza inposatzen ziola jakinaraztean.
- "Krokodiloak jarriko ditugu Ebron".
- 1998ko irailean, Altsasun (Nafarroa), Egin egunkaria itxi ondoren Gara sortzeko "Egin egingo dugu" kanpainako ekitaldi batean.
- "Legeak hala aginduta, hitzematen dut".
- 1989an, Espainiako diputatuen kongresua eratzerakoan. "Espainiako konstituzioaren hitzematean betiko formula ez erabiltzeagatik" osoko bilkuratik kanpora bota zuten.
- "Madrilera bakeaz hitz egitera joan ginen, eta tiroka hartu gintuzten. Beste behin estatu espainiarraren helburua bete zen: mezularia hiltzea".
- Gara, 2004ko azaroaren 21ean, 1989ko azaroaren 20ari buruz (indar parapolizial espainiarrek Madrilen HBko Josu Muguruza erail eta Iñaki Esnaola larri zauritu zuten).
- "Madrilgo martxoaren 11koek (biktimek) erakundeen ahanzturara kondenatuak dirudite, ez baitute PP eta PSOEk nahi duten errentagarritasun politikorik ematen. "Beste" biktimek omenaldiak dituzte eta euren izenean foroak, elkarteak eta plataformak sortzen dira, zeinen kideak erregeak antzera bizi diren, erakunde espainiar eta euskal herritarrengandik jasotako diru-laguntza mamitsuekin".
- Gara, 2004ko abuztuaren 15ean.
- "Tamalgarria da auzitegietara bi inuzente eramatea eta ez hauek bultzatu eta finantziatu dituztenak, beharbada diru publikoarekin".
- 1990eko azaroan, Josu Muguruzaren hilketari buruz.
- "Trantsizio demokratikoa deiturikoa alderdi politikoak tartean sartzeko fartsa bat besterik ez zen izan, hauek errepresio-garai bateko konplize bihurtzeko. Hau dena "zuzenbide estatua" deiturikoan botere apur bat lortzeko handinahi eta presengatik".
- Gara, 2004ko azaroaren 21ean.
- "Ume bihurri hura hirurogeitaka urteko hau bihurtu da, bere ideiak defendatzeagatik preso, kontra egiteagatik, beti inposaketari aurre egiteagatik, eta ondorio berera heltzen naiz: izorra daitezela denak! Merezi izan du! Eta ez dute gaur zalditxo herrena den zaldiko basati hura menderatzea lortuko. Izorra daitezela berriz, nahi izan dudan bezala bizi izan naiz eta".
- 1998an, Basauriko (Bizkaia) kartzelan, 62 urterekin eta bizitzan zortzigarren aldiz preso.
- "Zornotzatik Madrilera eta Madrildik Zornotzara bide bera dago".
- 1996an, Baltasar Garzon epaile espainiarrak HBko mahai nazionaleko kide gisa deklaratzera deitu zuenean, Madrilera agertu ez zelarik.
Jon Idigorasi buruzko esanak
[aldatu]- "Arrano beltzek Auñamendian
- bart egin dute batzarre,
- gure negarrak entzun orduko
- arranoek irribarre,
- aireratuta pasa dituzte
- mendi, baso, zelai, larre,
- fabriketako tximinia beltzak
- birikak dizkie erre
- muga eta kartzela denen gainetik
- hegal kolpeka haserre,
- Santi eta Josu aurrez aurre,
- Telesforo bera ere,
- zeru gainean zure zain daude,
- aintza eta gorazarre,
- zoaz haiekin Jon arranoa!
- Zoaz hegan gizon libre!"
- Jon Maia, 2005eko ekainaren 5ean.
- "Baina Jon, zer arraio ari zara zu hemen? Zuk HBren antolakuntzan jardun behar duzu erabat".
- Santi Brouardek Joni, 1979an, Bilboko igerileku bateko obretan peoi lanetan aurkitu zuenean.
- "Jon faxista espainolen obsesioa izan da. Satanizatu egin dute, lotsagarri uzten saiatu dira. Toreatzailea izan zela, aurpegi berezia zuela, denak balio zuen Idigorasen kontra. Kongresu espainolaren pentsioaren auziarekin ere nahasi zuten, kongresuaren simaur usaina uxatu eta askatasunaren freskotasuna eraman duen bakarrenetarikoa zelarik. Ezin zuten trantsizioaren iruzurraren salaketa eta Euskal Herriaren borroka ordezkatzen zituen gizon hau jasan".
- Floren Aoiz, Gara, 2005eko ekainaren 11n.