Edukira joan

Jon Juaristi

Wikiquotetik

Jon Juaristi Linazero (Bilbo, 1951- ) euskal poeta, eleberrigile, saiakeragile eta itzultzailea da.

Esanak

[aldatu]
  • "Adingabeak diren astakiloak prostituitzera behartzen dituzten tokietara, eskorta klandestinoetara, maiz joatea, ez da ona espirituarentzat. Nazionalistek aisialdirako beste aukera batzuk bilatu beharko lituzkete. Gure arbasoen tradizio osasuntsuetara itzuli behar lukete (silexezko aizkorekin enborrak zatitzea, burukadaka haitzak haustea, Gorbeiaren gailurretik zinka beldurgabeak botatzea, eta gisa bereko kirolak)".
  • "Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren nazio-hizkuntza espainiera da".
  • "Euskara ez da nire hizkuntza. Gero eta gutxiago erabiltzen dut, eta beraz, desagertzen bada, atsekabetuko nintzateke, baina ez gehiegi ere".
  • "Euskarak kultur tresna gisa ez du balio izan".
  • "Euskal idazle onei aholkua emango nieke: gaztelaniara pasa daitezela (...). Harrera hobea izango dute, garatzeko aukera gehiago; hizkuntza askoz aberatsagoa da, malguagoa, literarioagoa zentzu zabalean. Orain, euskaraz idatzi nahi dutela? Hainbeste euskal idazle kaskar dago ezen hobe dutela espainieraz egitea".
    • Jatorrizkoa: "A los buenos escritores en euskera, sí les daría un consejo, es que se pasen al español (...). Creo que van a tener una acogida mucho más gratificante, más posibilidades de desarrollo, en una lengua mucho más rica, más maleable, en una lengua literaria, entiéndase, no en una lengua en sentido general. Ahora, ¿que quieren escribir en euskera? Hay tanto escritor malo en euskera que es preferible que lo hagan en español".
    • Iturria: El Correo Español (1987/09/25)
  • "Euskararen Aholku Batzordeko kide izatea onartu banuen, zeregin horretarako izendatu ninduen Patxi López lehendakariari zor diodan oinarrizko kortesiagatik izan da, eta, batez ere, zirikatzen arituz ongi pasatzen dudalako. Esan dezadan berriro: ondo pasatzen dut".
  • "Gaztelania da euskal herritar guztien hizkuntza erreala".
  • "Xarmarik baldin badu Pachi Lopez lehendakari sozialistak, Aitorren hizkuntza bedeinkatuan duen ezjakintasuna da, eta orain ikastera mehatxatua sentituko da".

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Jon Juaristi