Edukira joan

Josebe Iturrioz

Wikiquotetik
Josebe Iturrioz

Josebe Iturrioz euskal aktibista transfeminista da.

Esanak

[aldatu]
  • "Bertsolaritza aldatu da eta, emakume batzuk oholtza gainean jarri eta hasi direnetik feminismoaren kezkak azaltzen, edo emakumeen kezkak, transen kezkak, bollerak irudikatzen dituztenean… lehen gerturatzen ez zen publiko bat gerturatu da."
    • Iturria: Klitto, 2018.[1]
  • "Emakumea esentzian ez da existitzen: fikzio politikoa da."
    • Iturria: ALEA, 2015. [2]
  • "Ez dago identitate bakarra, ezinezkoa da identitate bakarra egotea, ezinezkoa da feminismoan subjektu bakarra egotea eta emakume bat izatea. Emakume asko daude subjektuaren azpian eta agian maritxuak ere badira mugimendu feministaren subjektuak, heteroarautik kanpo egon nahi duen gizon bat ere mugimendu feministaren subjektu izan daiteke, transexualak mugimendu feministaren subjektu izan daitezke."
    • Iturria: GALDE, 2015.[3]
  • "Feminismoak eta filosofiak proposatzen dituzten arazoen inguruko erantzunak emateko erreminta berria eta erabilgarria da transfeminismoa."
    • Iturria: GALDE, 2015.[3]
  • "Feminismoan etxean sentitzen zara emakumea zaren heinean, baina transexual gisa bakardadea izugarria da. Jendeak naturaltasun osoz botatzen ditu oso galdera mingarriak."
    • Iturria: Hirutxuloko Hitza, 2019.[4]
  • "Gorputzak ez dira nahasten, gizarteak eta euren genero erregimenak nahasten dira. Emakumeak eta gizonak oposizioz definitzen dituzte erregimen horiek, eta bi marka sexual horietan sartzen ez garen gorputz guztiok, gatazkaratuak gaude".
    • Iturria: Hirutxuloko Hitza, 2019.[4]
  • "Ideia transfeministek errazten dute beste mota bateko diskurtsoak txertatu ahal izatea, esaterako, diskurtso dekolonialak eta aniztasun funtzionalaren diskurtsoak."
    • Iturria: Hirutxuloko Hitza, 2019.[4]
  • "Inportantea da indarkeria matxistaren erro guztiak ondo ulertzea, indarkeria matxistarekin amaitzeak indarkeria mota askorekin bukatzea exijitzen baitu”.
    • Iturria: Argia, 2019.[5]
  • "Iruditzen zait trans maskulinoak feminismoan ez bistaratzea akats larri bat dela. Ez gara etsaia."
    • Iturria: Hirutxuloko Hitza, 2019.[4]
  • "Mundu guztia heterosexuala dela pentsatzearekin apurtu egin behar dugu."
    • Iturria: SUSTATU, 2013. [6]
  • "Niri futbolean jokatzea gustatzen zait, baina futbola ez da kirola, fabrika baizik; maskulinitate hegemonikoaren fabrika erraldoia."
    • Iturria: HABE-IKASBIL, 2013.[7]
  • "Orain mugimendu feministaren subjektua ez da soilik emakumea, eta feminista batzuentzat gatazka handia ekarri du kontu honek. Emakume kategoria ez da desagertzen, baina orain esan daiteke feminismoaren subjektuak gorputz zapalduak, gorputz baztertuak, gorputz arrazializatuak, gorputz baliaezinak direla."
    • Iturria: GALDE, 2015.[3]
  • "Pertsona transexual adina transexual izateko modu daude. "
    • Iturria: Hirutxuloko Hitza, 2019.[4]
  • "Pertsonek uste dute neutraltasun batean bizi garela, neutraltasun formalean. Baina ez gara konturatzen gauzak, neutralak direnean, nahiko sexistak izaten direla."
    • Iturria: HABE-IKASBIL, 2013.[7]
  • "Sexuak ez dira existitzen. Ez dira esentzia bat, baizik eta gure gizarteak sortutako kategoriak."
    • Iturria: ALEA, 2015. [2]
  • "Transexualitatearen alde pornografikoari ematen diote garrantzia hedabideek".
    • Iturria: Hirutxuloko Hitza, 2019.[4]
  • "Txikitatik identifikatu izan naiz generoaren eta gorputz normatiboen arauekin erabat gatazkaratua dagoen pertsona gisa."
    • Iturria:Hirutxuloko Hitza, 2019.[4]

Erreferentziak

[aldatu]
  1. Iruretagoyena, Ana. «Orain interesgarriagoak dira ikusten ez ziren errealitateak».  2018ko abenduaren 10. Klitto. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
  2. 2,0 2,1 Estarrona, Itsaso / Altza, Jon. «Josebe Iturrioz: Emakumea esentzian ez da existitzen: fikzio politikoa da». 2015eko azaroaren 19a. ALEA. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
  3. 3,0 3,1 3,2 Iturrioz, Josebe. «Zertan datza transfeminismo izeneko hori?». 2015eko ekainaren 28a. GALDE. 2019ko ekainaren 10ean ikusia.
  4. 4,0 4,1 4,2 4,3 4,4 4,5 4,6 Salsamendi, Irati. «Ez dakit gizonezkoa ala emakumezkoa naizen. Ez dakit zein punturaino nahi diodan galdera horri erantzun itxi bat eman». 2019ko otsailaren 8a, Hirutxuloko Hitza. 2019ko ekainaren 10ean ikusia.
  5. Lekunberri Ansola, Amaia. "Salda badago, baldin eta zapore berriei irekita bagaude". 2019ko azaroaren 5a Argia. 2019ko azaroaren 7an ikusia.
  6. Larrañaga, Iñaki. «Josebe Iturrioz: "Mundu guztia heterosexuala dela pentsatzearekin apurtu egin behar dugu"». 2013ko urtarrilaren 24a. SUSTATU. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
  7. 7,0 7,1 «Josebe Iturrioz: "Denok izan beharko genuke oso feminista"». 2013ko martxoak 8. HABE-IKASBIL.   2019ko ekainaren 23an kontsultatua.

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Josebe Iturrioz