Juan Carlos Rodriguez Ibarra
Itxura
Juan Carlos Rodriguez Ibarra (Merida, 1948ko urtarrilaren 19a) PSOE alderdiko politikari espainiarra da. Extremadurako presidentea izan zen 1983-2007 urte bitartean.
Esanak
[aldatu]2004
[aldatu]- "Ibarretxe pribilegioak defendatzen dituen jauntxo feudala da".
- Testuingurua: 2004ko irailaren 25ean, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariari buruz.
- Iturria: www.libertaddigital.com webgunea.
- "Indultua popatik sar dezatela Justizia Ministroak eta Gobernuak. Nik ez dut errugabeentzako indulturik eskatzen".
- Testuingurua: 2004ko azaroaren 10ean, Juan Fernando Lopez Aguilar eta Espainiako Gobernuari buruz, Rafael Verari indultua ukatu ziotela jakin ondoren.
- Iturria: El Mundo eta Deia egunkariak.
2005
[aldatu]- "Konstituzioa ez da nazioen arteko ituna; Konstituzioaren ondorioz lurralde batzuk sortzen dira".
- Testuingurua: 2005eko martxoaren 3an, ABC egunkariaren elkarrizketan.
- Iturria: ABC egunkaria.
2006
[aldatu]- "Nazioa bat eta bakarra da".
- Testuingurua: 2006ko urtarrilaren 11an, Espainiako irrati batean egindako elkarrizketan.
- Iturria: www.eitb24.com webgunea.
2007
[aldatu]- "Euskadiren autonomia eten egin beharra dago, Ibarretxek galdeketa baztertu ezean".
- Testuingurua: 2007ko urriaren 9an.
- Iturria: Deia eta La Voz de Galicia egunkariak.