Edukira joan

Jule Goikoetxea Mentxaka

Wikiquotetik
Jule-Goikoetxea

Jule Goikoetxea (Donostia, Gipuzkoa, 1981eko abenduaren 13a) filosofo politikoa eta irakaslea da. Ezaguna da bere ekoizpen teoriko eta literarioengatik eta hedabideetan egiten dituen kolaborazioengatik.

Esanak

[aldatu]
  • "Burujabetza botere lurraldetu gisa ulertzen dut, gobernatzeko gaitasun politikoari lotuta; gobernatu, zerorren gorputza nahiz bizi duzun lurraldea; jaten edo arnasten duzuna".
    • Iturria: Berria, 2020. [1]
  • "Emakume izateagatik gutxiago kobratzeari, lan gehiago egiteari, gobernari eta zuzendaririk apenas egoteari, plan industrial eta teknologiko propiorik ez izateari eta estatuak jasotako dirua gure menderakuntzarako erabiltzeari, emakumeen kontrako gerra esaten zaio, ez emakumeen kontrako biolentzia."
    • Iturria: Berria, 2018.[2]
  • "Estatu bat subirano izateak ez du esan nahi gobernatzen duen komunitatea subiranoa denik".
    • Iturria: Berria, 2020. [1]
  • "Euskal Herrian (lurraldeen artean ezberdintasun txiki batzuk egonik) barne produktu gordinaren %32 emakumeek dohainik egiten duten lanetik eratortzea. Gaur, hemen, emakumeek gizonek baino %27 gutxiago kobratzen dute lan berarengatik, eta gizonek baino %20 behar gehiago egiten dute, etxeko lan edo zaintza lan ez ordainduen bidez, sarri."
    • Iturria: Berria, 2017.[3]
  • "Ezin da adostasunik egon gatazkarik gabe. Gatazka ona da. Adostasun orok igaro behar izan du gatazka bat. Ulertu behar dugu zerbait positibo gisa, lankidetza eta adostasuna lortzeko".
    • Iturria: Berria, 2020. [1]
  • "Geure burua gobernatzeko, boterea birlurraldetu behar dugu; auzoek, jendeak erabakitzen hasi ahal izatea. Eta, horretarako, boterea lurraldean eta gorputzetan jarri behar da".
    • Iturria: Berria, 2020. [1]
  • "Gizartea gobernatu nahi dugu, horrek erabakimena eskatzen du, erabakimenak beto ahalmena behar du, eta horrek konfrontazioa eragiten duela ikusi dugu. Horregatik oihukatzen genuen milioika emakumek «Gora-borroka-femi-nis-ta»."
    • Iturria: Berria, 2018.[2] 
  • "Marxek ez zuen lan erreproduktiboa, emakumeek soldatarik jaso gabe egiten duten lana, kapitalismoaren metaketaren zergatian edo nolakotasunean barneratu. Hau da, ez da metaketa horren explanandum-a. Eta horren ondorioz, kapitalismoaren lanaren bidezko esplotaziotik eta soldatak langileria klasean sortzen duen zatiketatik at utzi zituen emakumeak, eta horrekin, beren lana, bizitza, balioa, historia, eta subjektu politiko izateko aukera."
    • Iturria: Berria, 2017.[3]
  • "Nik ez dut sinisten neutraltasun eta inpartzialtasun kontzeptuetan. Oso aktibista sentitzen naiz, beti izan naiz eta ezin dut saihestu; ez ditut bereizita pentsatzea eta ekitea, eta ekitea beti da politikoki jardutea".
    • Iturria: Berria, 2020. [1]
  • "Niretzat betebehar bat da politikoki engaiatua egotea eta pentsamendu kokatua egitea, eta mahai gainean jartzea; jendeari esatea ez diedala hitz egingo unibertsaltasun batetik, emakume europar, zuri, antipatriarkal, antiarrazista gisa baizik. Gero bakoitzak neur dezala esaten denaren kalitatea".
    • Iturria: Berria, 2020. [1]
  • "Patriarkatu neoliberala deszentralizatua den aro honetan, borroka feminista tokian tokiko borroka globala bilakatu da. Ez dago aniztasun feministaren batasuna bezalakorik patriarkatuaren batasun dibertsifikatuaren kontra."
    • Iturria: Berria, 2018.[2]

Erreferentziak

[aldatu]
  1. 1,0 1,1 1,2 1,3 1,4 1,5 Urain, Jon O. "Bi argi izpi haitzuloan". 2020ko abuztuaren 23a. Berria. 2020ko abuztuaren 26an ikusia.
  2. 2,0 2,1 2,2 Goikoetxea, Jule. «Prozesu eratzaile feminista». 2018ko martxoak 14. Berria. 2019ko ekainaren 4ean ikusia.
  3. 3,0 3,1 Goikoetxea, Jule eta Larruzea, Teresa. «Marxen 'Kapitala' egungo patriarkatuan». 2017ko abenduak 28 Berria. 2019ko ekainaren 4ean ikusia.

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Jule Goikoetxea Mentxaka