Jule Goikoetxea Mentxaka

Wikiquotetik
Jump to navigation Jump to search

Jule Goikoetxea Mentxaka (Donostia, Gipuzkoa, 1981eko abenduaren 13a) filosofo politikoa eta irakaslea da. Ezaguna da bere ekoizpen teoriko eta literarioengatik eta hedabideetan egiten dituen kolaborazioengatik.

Esanak[aldatu]

  • "Emakume izateagatik gutxiago kobratzeari, lan gehiago egiteari, gobernari eta zuzendaririk apenas egoteari, plan industrial eta teknologiko propiorik ez izateari eta estatuak jasotako dirua gure menderakuntzarako erabiltzeari, emakumeen kontrako gerra esaten zaio, ez emakumeen kontrako biolentzia."
    • Iturria: Berria, 2018.[1]
  • "Euskal Herrian (lurraldeen artean ezberdintasun txiki batzuk egonik) barne produktu gordinaren %32 emakumeek dohainik egiten duten lanetik eratortzea. Gaur, hemen, emakumeek gizonek baino %27 gutxiago kobratzen dute lan berarengatik, eta gizonek baino %20 behar gehiago egiten dute, etxeko lan edo zaintza lan ez ordainduen bidez, sarri."
    • Iturria: Berria, 2017.[2]
  • " Gizartea gobernatu nahi dugu, horrek erabakimena eskatzen du, erabakimenak beto ahalmena behar du, eta horrek konfrontazioa eragiten duela ikusi dugu. Horregatik oihukatzen genuen milioika emakumek «Gora-borroka-femi-nis-ta»."
    • Iturria: Berria, 2018.[1] 
  • "Marxek ez zuen lan erreproduktiboa, emakumeek soldatarik jaso gabe egiten duten lana, kapitalismoaren metaketaren zergatian edo nolakotasunean barneratu. Hau da, ez da metaketa horren explanandum-a. Eta horren ondorioz, kapitalismoaren lanaren bidezko esplotaziotik eta soldatak langileria klasean sortzen duen zatiketatik at utzi zituen emakumeak, eta horrekin, beren lana, bizitza, balioa, historia, eta subjektu politiko izateko aukera."
    • Iturria: Berria, 2017.[2]
  • "Patriarkatu neoliberala deszentralizatua den aro honetan, borroka feminista tokian tokiko borroka globala bilakatu da. Ez dago aniztasun feministaren batasuna bezalakorik patriarkatuaren batasun dibertsifikatuaren kontra."
    • Iturria: Berria, 2018.[1]

Erreferentziak[aldatu]

  1. 1,0 1,1 1,2 Goikoetxea, Jule. «Prozesu eratzaile feminista». 2018ko martxoak 14. Berria. 2019ko ekainaren 4ean ikusia.
  2. 2,0 2,1 Goikoetxea, Jule eta Larruzea, Teresa. «Marxen 'Kapitala' egungo patriarkatuan». 2017ko abenduak 28 Berria. 2019ko ekainaren 4ean ikusia.

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedia-logo-v2.svg
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Jule Goikoetxea Mentxaka