Edukira joan

Koitoa

Wikiquotetik

Koitoa edo sarpena zakila beste pertsona baten gorputzean sartzea da. Sexualitate hegemonikoak sustatu duen koito-modu ohikoena sarpen baginala da. Koitoa helburu nagusia duen eredu afektibo-sexuala koitozentrismoa da.

Esanak

[aldatu]
  • "Demagun ‘koitoa’ hitza definitu behar dugula. Medikuntza ikuspegitik haurdunaldia sortzera daraman eta infekzioak eragin ditzakeen jokabide erotikoa dela esango genuke, ikuspegi biologikotik espeziearen biziraupenerako ugaztunen jokabide bat, begirada erlijioso-katolikotik bekatuaren jokabidea baldin eta ezkontzaren barruan egiten ez bada eta ikuspuntu progresista politikoki zuzenetik orgasmoan bukatu behar duen eta plazer handiena eragin behar duen gizon-emakumeen arteko jokabide erotiko garrantzitsuena. Ikuspegi sexologikotik: Zakila sexukidearen baginan edo uzkian barruratzea: zakila izan daiteke aktiboa, edo bagina nahiz uzkia, sartuz, igurtziz, laztanduz edo kolpatuz. Bestelako zehaztasunik ematen ez denean, bagina-sarketa dela jotzen da".
    • Iturria: Nerea Santxo sexologoa, Argia, 2012[1]
  • "Egun, sexu hegemonikoaren ideian koitoa da nagusi. Denok gaude eredu horren menpe, hori da irakasten digutena. Eta datuen batez bertzekoaren arabera bost emakumetatik batek baino ez du lortzen orgasmoa koitoarekin. Koitozentrismo horren atzean dago androzentrismoa, batez ere. Hau da, gizonei plazera ematen dien sexua hartzen da eredutzat".
    • Iturria: Paola Damonti, Berria, 2020[2]
  • "Eredu zabalduenak ugalketari lotuak dira, edota koito eta orgasmozentristak, heterosexistak, falozentristak..."
    • Iturria: Nerea Sancho sexologoa, Diario Vasco, 2012.[3]
  • Ez dago koitorako iraupen hoberen bat. Hoberena da bikoteko bi kideek atsegin dutenean. Koitorako iraupen hoberenari buruz galdetzea elkarrizketa baten iraupen hoberenaz galdetzea bezalakoa da: norekin hitz egiten den, zertaz eta elkarrizketa gogokoa den izango da.
  • "Genitalak abiapuntu eta helmuga izan gabe eta hauetatik harago doan ikuspegi zabalago bat aintzat hartuz, eredu heteropatriarkal koito-zentrikoa gainditu beharra dago. Koitoa beste praktika bat gehiago besterik ez da. PLAZERA eta DESIRA abiapuntu eta helmuga izango lirateke".
    • Iturria: EHBF, 2014 [4]
  • Koitoaren ondoren animalia oro dago triste, oilarra eta emakumea izan ezik.- Galeno (Post coitum omne animal triste est sive gallus et mulier.)
  • "Plazer ugalkorrak, ugalketara bideratutako praktikak indartzen eta lehenesten ditu, hortaz praktika hegemonikoa KOITOA izango da. Koitalizazio prozesua KOITOZENTRISMOA bidez aurrera eramango da, hau da, jendarte Koitozentrikoak eraikiz".
    • Iturria: EHBF, 2014 [4]
  • "Sexualitate eredu hegemonikoak sexualitatea bizitzeko modu bakarra onartzen du, sexualitate “ona” eta “txarra” defi nituz. Sexualitate onaren barruan, heterosexuala, bikote egonkorrarekin, koitozentrikoa, etxean eta ohean egiten dena kokatzen da. Beste guztia sexualitate “txarraren” eta patologikoaren aldean kokatuz: homosexualitatea, adin ezberdinen artekoa, objektuekin, animaliekin, bi pertsona baino gehiagorekin, promiskuitatea, pornografi koa, diruaren truke, kalean egitea..."
    • Iturria: EHBF, 2014 [4]

Erreferentziak

[aldatu]
  1. Eizagirre, Iure. "Sexologiak badu euskarazko hiztegia. 2012ko abenduaren 09a". Argia. 2020ko otsailaren 2an ikusia.
  2. Elizondo, Edurne. "Paola Damonti «Koitozentrismoaren atzean dago, batez ere, androzentrismoa» 2020ko otsailaren 1a. Berria. 2020ko otsailaren 2an ikusia.
  3. Azurmendi, Nerea. «Hiztegi denek islatzen dute sexualitate eredu jakin bat. 2012ko azaroaren 17a». Diario Vasco. 2020ko otsailaren 2an ikusia.
  4. 4,0 4,1 4,2 EHBF. "Sexualitatearen eztabaida. 2014." 2020ko otsailaren 2an ikusia.

Ikus, gainera

[aldatu]

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Koitoa