Edukira joan

Maite Artola

Wikiquotetik
Maite Artola 2012.jpg
Maite Artola 2012

Maite Artola Sarobe (Ibarra, Gipuzkoa, 1972ko irailaren 13a) kazetaria eta irrati-esataria da.

Esanak

[aldatu]
  • "Lanera sartu eta "lo ondo?" galdera horrek nahi gabe esnatzen duen konplizitatea. Artean eguzki printzarik ez, eta lehen kafe edo infusio horren bueltan egiten dugun bilera hori. Margak, Marga garbitzaileak, ekarritako bizkotxoekin gozatu izan ditugunak. Albistegia zerekin abiatu eta erabakitzeko une hori, lerroburuak zehazteko, aurrez Arantxa Agirrek, Amaia Portugalek eta Jabi Gonzalezek batera ehundutako sare horretan jauzi eginda. Hasiko dira gero korresponsalietakoak telefonoz hoska, eta Iñaki Guridi Bilbotik, eta Oihane Yustos eta Jone Larrañaga Miramondik, unitate ibiltaria nora atera erabaki eta elkarrizketak lotzen. Edo bezperan, Mikel Gerekak egindako gidoiei, berak esango lukeen bezala, "azken orraztuak" ematen. Eta Alustizak atzetik egingo du oharra, "gaur ere ibili behar dugu", gantxoa lepotik sartuta, kabitu ezinik. Eskaleta teknikarien esku azkarren menpe geratuko da gero. Gaur, Aiora Urdangarin dago. Eta Mikel Aldama aldamenean, baina urtean zehar, Xabi Gallastegi eta Mikel Retegi. Eta jarriko gara mikrofonoaren aurrean, eta ateratzen denean, guk pentsatu bezala atera zaigunean... Elkarri begiratuko diogu, eta egingo dugu buruarekin baietz. Eta atzean zuen arnasa somatzen dugunean, egingo dugu buruarekin bi aldiz baietz."
    • Iturria: Euskadi Irratiko Faktoria, 2020[1]
  • "Joan nahiko genuke pentsatuz bereziki akorde tristeak entzuten ziren etxeetako ateak jo ditugunean eta sartu garenean, asmatu dugula mantso eta goxo sartzen."
    • Iturria: Euskadi Irratiko Faktoria, 2020[2]
  • "Genero berdintasunaren irizpidea onartu zen bezela, hizkuntza berdintasunarena ea hurrengo jaurlaritzak ere osatzerakoan aintzat hartzen duen, Euskadi Irratiko goizetan (...) ea sailburu gehiago elkarrizketatzeko aukera duzun."
    • Iturria: Euskadi Irratiko Faktoria, 2020[3]

Erreferentziak

[aldatu]
  1. Faktoria. Maite Artolak Euskadi Irratiko "Faktoria" albistegia utzi du, eitb.eus, 2020ko uztailaren 17a. 2020ko abuztuaren 6an ikusia.
  2. Faktoria. Hunkituta esan dio agur Maite Artolak Faktoria saioari, eitb.eus, 2020ko uztailaren 17a. 2020ko abuztuaren 6an ikusia.
  3. Faktoria. Hunkituta esan dio agur Maite Artolak Faktoria saioari, eitb.eus, 2020ko uztailaren 17a. 2020ko abuztuaren 6an ikusia.

Kanpo estekak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Maite Artola