Maite Asensio Lozano
Itxura
Maite Asensio Lozano (Bilbo, 1983) Berria egunkarian lan egiten duen kazetari eta idazle feminista da.
Esanak
[aldatu]- "Emakumeak zenbat eta gehiago ahaldundu, zenbat eta autonomia eta kemen handiagoa erakutsi, zenbat eta aldarri askatzaileagoak atxiki, orduan eta bortitzagoa eta atzerakoiagoa da erreakzio patriarkala."
- Iturria; Berria, 2018.[1]
- "Indarkeria matxista bizitzaren eremu guztietan dago; adin guztietan pairatzen dute andreek eta neskek, edozein klasetakoak direla, edozein ikasketa maila edo lanbide dutela. Abagune batzuetan hain dago naturalizatuta, hain da sotila, ezen zaila baita ohartzea, beranduegi den arte. Baina hor dago."
- Iturria: Berria, 2019.[2]
- "Kazetaritza feminista egiteko txertatu behar da ikuspegi feminista. Horretarako sexismoaren eta patriarkatuaren erroak ulertu behar dira, eta hori azaltzeko “izebergaren irudia” dugu: izotz zati txiki bat ikusten da: tratu txarrak dira; eta ur azpian dagoena eta ikusten ez den egitura horrek ahalbidetzen du tratu txarrak egotea, eta hor kokatzen dira: politika ekonomikoa, indarkeria sinbolikoa, eguneroko bizitzan hedatzen ditugun estereotipoak, genero rolak, jostailuen bidezkoa adibidez."
- Iturria: Tanttaka, 2015. [3]
- "Kazetaritza ona da gizaeskubideen ikuspegitik egiten dena, jotzen duena arazoen errora eta gatazkak zergatik gertatzen diren azaltzera."
- Iturria: Tanttaka, 2015. [3]
- "Ohartu behar dugu andreentzat zer den plaza publikoa hartzea. Alardean, gizonek desfilatu egiten dute, eta emakumeek, txalo. Desfilea amaitzean, gizonak parrandara joaten dira, eta emakumeak, etxera, bazkaria egitera. Urteko parranda inportanteena da, eta gizonena, gainera. Sexu genero sistema apurtzeak eztanda bat dakar, sistema osoa desorekatzen duena. Horregatik dira horren bortitzak gatazka hauek. Andreak sartu garenean esparru publikoan, zigortuak izan gara. Zigorra izan litezke sexu erasoak, edo andre agintariei buruz esaten diren txorakeriak edo, kasu honetan bezala, gatazka hainbeste luzatzea."
- Iturria: Berria, 2018.[4]
- "Oso inportantea da saria, ez bakarrik niretzat, baita genero ikuspegia txertatua duen kazetaritzarentzat, eta ikuspegi feministarentzat" (2014ko Argia Saria jasotzerakoan)
- Iturria: Berria, 2014.[5]
- "Paradigma bat da alardea. Islatzen du berdintasunaren esparruan gaizki doan guztia, nahiz eta gaizki doan guztia ezin den mugatu alardeetara."
- Iturria: Berria, 2018.[4]
- "Sexismoa erreproduzitzeko modu bat emakumeen ikusezintasuna da, hau da, emakumeak ez dira komunikabideetan agertzen eta ez dira gertakarien protagonistak."
- Iturria: Tanttaka, 2015. [3]
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ Asensio Lozano, Maite.«Erreakzio patriarkalaren adierazleak». 2018ko maiatzak 3 Berria. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
- ↑ Asensio Lozano, Maite. "Ehungarrena". 2019ko ekainaren 26a. Berria. 2019ko ekainaren 26an kontsultatua.
- ↑ 3,0 3,1 3,2 «Kazetaritza ona da giza eskubideen ikuspegitik egiten dena, jotzen duena arazoen errora». 2015ko abendua Tanttaka. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
- ↑ 4,0 4,1 Petxarroman, Patxi. «Berdintasunaren esparruan gaizki doan guztia islatzen du alardeak». 2018ko maiatzak 17. Berria. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
- ↑ «Maite Asensio Lozano BERRIAko kazetariak jaso du prentsako Argia Saria». 2014ko urtarrilak 31 Berria. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.