Maitena Monroy

Wikiquotetik
Maitena Monroy

Maitena Monroy Romero (Bilbo, 1972) euskal fisioterapeuta bat da, genero-indarkerian aditua eta aitzindaria autodefentsa feministaren prestakuntzan.

Esanak[aldatu]

  • "Autodefentsa bigarren mailako zerbait da, aurretik lan handia egin behar da. Askok uste dute telebistan ikusi dituzten kung fu giltzak egitera etorriko direla, baina ez da horrela gertatzen. Emakumeek jasaten duten indarkeriaren %80 etxe barruan gertatzen da. Hortaz, arerioa menderatzen jakin aurretik, hura identifikatzen jakitea ezinbestekoa da".
    • Iturria: Goiena, 2011. [1]
  • "Autodefentsa feminista ahalduntze feministarako tresna bat da, eta, hortaz, indarkeria matxistaren aurrean sentsibilizatzeko, prebenitzeko eta jarduteko ez ezik, sexismoak berak eta desahaldundu egiten gaituen sozializazio femeninoak nola zeharkatzen gaituzten identifikatzeko ere balio du".
    • Iturria: Emakunde aldizkaria. [2]
  • Autodefentsa feminista emakumeak ahalduntzeko tresna politikoa da, ahalduntze feministarako antolakundeetatik edo eskoletatik bereizi ezin daitekeena. Hau da, ez da kontu pertsonala: politika da, helburua ez delako indarkeriaren kontra jardutea bakarrik, hausnarketa eta praktika feministaren bidez errealitatea eraldatzea baizik".
    • Iturria: Emakunde aldizkaria. [2]
  • "Autodefentsa feminista munduan egoteko modua da, bizitzeko jarrera bat, ‘hemen nago ni, eta inork ez dizkit nire eskubideak kenduko, nire kabuz eta nire gorputzaren gainean erabakitzeko eskubidea dauka".
    • Iturria: Argia, 2013[3]
  • "Emakumeok jasaten dugun indarkeria ez da fisikoa, hori azken sintoma da, baina horren guztiorren atzean ikuspuntu matxista ugari daude. Askotan, maitasuna erabili ohi da emakumea menpe hartzeko".
    • Iturria: Goiena, 2011. [1]
  • "Ezin daiteke indarkeria sexista ulertu, genero maskulino eta femeninoan egiten diren sozializazio-prozesuak ulertu gabe: indarkeriak eta indarkeriaren erabilerak ardazten dute identitate maskulinoa, eta indarkeria hori pairatzearen beldurrak eta horren ondoriozko babesgabetasunak egituratzen dute identitate femeninoa".
    • Iturria: Emakunde aldizkaria. [2]
  • "Faltan sentitzen ditut gizonak, kolektibo gisa, patriarkatuaren berrarmatze berriari erantzunez, baina baita bizitzako zaintzen alderdi inplikatu eta arduradun gisa ere".
    • Iturria: Emakunde aldizkaria. [2]
  • "Gizarte-eredua dago jokoan. Ez gaude krisi ekonomiko batean: krisi hau humanitarioa da, eta ezingo gara bizirik atera, eredu neoliberal, patriarkal, arrazista eta klasista hau suntsitu ezean".
    • Iturria: Emakunde aldizkaria. [2]
  • "Gutxirako balio dute baliabideek, lehenengo ez bagara gauza ikusteko maitasuntzat hartzen dugun hori ez dela maitasuna, kontrola baizik. Errespetua eskatzen dugu, ez besterik”.
    • Iturria: Argia, 2013[3]
  • " Izurik gabe bizitzeko, diskriminazio- eta indarkeria-adierazpen guztiak identifikatzen saiatu behar dugu, ahal dugun neurrian, hortik abiatuta diseinatu ahalko ditugulako estrategiak, eta ekintzara pasatu. Hortxe baimenduko diogu geure buruari errebelde izan eta defentsa legitimorako eskubidea erabiltzea".
    • Iturria: Emakunde aldizkaria. [2]
  • "Patriarkatua krisian jarri dugu, eta, krisi horren aurrean, berrarmatze patriarkal oso zitala ari da antolatzen sare sozialetan, baliabide asko dituena, berdintasunean egiten diren aurrerapausoak indargabetzeko sortu diren antolakunde eta alderdiek lagunduta".
    • Iturria: Emakunde aldizkaria. [2]
  • "Sistemak onuren truke mugatzen ditu gizonak maskulinitatera; gu, berriz, mendetasunaren truke mugatzen gaitu feminitatera".
    • Iturria: Emakunde aldizkaria. [2]

Erreferentziak[aldatu]

  1. 1,0 1,1 Madera, Ubane. Maitena Monroy: "Sexismoa, murriztu beharrean, gure gizartzean barneratu dugu". 2011ko martxoaren 1a. Goiena. 2020ko ekainaren 16an ikusia.
  2. 2,0 2,1 2,2 2,3 2,4 2,5 2,6 2,7 Emakunde. Elkarrizketa Maitena Monroy. Emakunde aldizkaria. 2020ko ekainaren 16an ikusia.
  3. 3,0 3,1 Garcia Idiakez, Mikel. Ostikada matxismoari. 2013ko uztailaren 28a. Argia. 2020ko ekainaren 16an ikusia.

Kanpo estekak[aldatu]

Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Maitena Monroy