Edukira joan

Manuel Larramendi

Wikiquotetik

Manuel Garagorri LarramendiAita Manuel Larramendi deituraz ezaguna— (Andoain, Gipuzkoa, 1690eko abenduaren 25a - Loiola, Azpeitia, Gipuzkoa, 1766ko urtarrilaren 29a) idazle jesuita izan zen. Bere idazlanetan ikus daitekeenez, euskararen defendatzaile sutsua zen. Kultura handiko gizona, jarraitzaile anitz izan zituen. Bere idazlan gehienak gaztelania jasoan egin zituen. Euskaraz egin zituenak ere oso txukunak dira.

Aipuak

[aldatu]
  • Zergatik euskarak, hain hizkuntza biziak eta beste edozein baino zaharragoak, ez ditu euskaldun guztiak batera eta elkarrekin nazio aske batean, beste hizkuntza eta nazioen menpekotasunetik at ikusiko? Zergatik egon behar dute Espainiako hiru lurraldek (Gipuzkoak, Arabak eta Bizkaiak) Gaztelaren menpean (eta zer ez nuke esan behar Nafarroako erresumaz?) eta beste hiruk (Lapurdik, Zuberoak eta Nafarroa Behereak) Frantziaren menpean?