Margaret Thatcher
Itxura
Margaret Thatcher, jaiotzez Margaret Hilda Roberts (Grantham, Lincolnshire, Erresuma Batua, 1925eko urriaren 13a - 2013ko apirilaren 8a), Erresuma Batuko lehen ministro izan zen 1979 eta 1990 artean.
Esanak
[aldatu]- "Aberastasunak pilatzea prozesu moralki neutroa da. Egiazki, kristautasunak erakusten duen bezala, aberastasunak tentazioak dakartza. Baina pobreziak ere bai".
- "Statecraft"
- "Arma nuklearrik gabeko mundu bat ezegonkorragoa eta arriskutsuagoa izango litzateke gu guztiontzat".
- "Baliteke bataila bat irabazteko behin baino gehiagotan borrokatu behar izatea".
- "Baliteke kantatzen duena oilarra izatea, baina arrautzak jartzen dituena oiloa da".
- "Beraien nazio izaeragatik, autodeterminazio eskubidea dute".
- Eskoziari buruz.
- "Boteretsu izatea dama bat izatea bezalakoa da. Jendeari esan beharra badaukazu, ez zarelako da".
- "Britainia Handiaren gaixotasuna sozialismoarekin sendatzea leuzemia izainekin sendatzen saiatzea bezalakoa da".
- "Ekonomia metodoa da. Helburua bihotza eta arima aldatzea da".
- "Emakumeari gizonarekiko berdintasuna eman orduko, emakumea gizona baino hobea bihurtzen da".
- "Erregulazio bakoitza askatasunaren murrizketa bat da; erregulazio bakoitzak kostu bat du".
- "Errepide erdian egotea oso arriskutsua da; bi norantzetako trafikoak harrapatzen zaitu".
- "Etxe bat eramatearen arazoak ulertzen dituen edozein emakume oso gertu dago herrialde bat eramatearen arazoak ulertzetik".
- "Europa inoiz ez da Amerika bezalakoa izango. Europa historiaren emaitza da. Amerika filosofiaren emaitza da".
- "Ez dago askatasunik askatasun ekonomikorik ez badago".
- "Ez dut zorterik izan. Merezi nuen".
- Poesia sari bat irabazi ondoren.
- "Ez zait axola nire ministroek zenbat hitz egiten duten, nik esaten diedana egiten badute".
- "Ez zara nahita gezurretan aritzen, baina, batzuetan, iheskorra izan behar duzu".
- "Inor ez litzateke samariar onaz gogoratuko asmo onak bakarrik izan balitu. Dirua ere bazuen".
- "Merkataritza libreko eta merkatu libreko sistema batean, herrialde behartsuak -eta jende behartsua- ez dira behartsu beste batzuk aberatsak direlako. Besteak hain aberatsak ez balira, behartsuak, ia seguru, are behartsuago izango lirateke".
- "Statecraft"
- "Nire kritikoek Tamesisen uren gainetik oinez ikusiko banindute, igeri egin ezin dudalako dela esango lukete".
- "Nire lana Britainia Handia gorri bihurtzea eragoztea da".
- 1977ko azaroaren 3a
- "Normalean, gizon bati buruzko nire iritzia hamar segundotan eratzen dut, eta nekez aldatzen dut".
- "Oso eraman handikoa naiz, beti ere, azkenean, nahi dudana lortzen badut".
- The Observer, 1989ko apirilaren 4a.
- "Politikarien eginbeharra ez da mundu guztiaren gustukoa izatea".
- "Porrota? Porrota? Gogoan al duzu Viktoria erreginak esan zuena? Ez dago aukerarik".
- Falklandetako Gerrako porrot hipotetiko bati buruz (1982ko maiatzean).
- "Skinhead guztiak gurutziltzatuko ditut".
- "Sozialismoak kale egiten du besteen dirua agortzen zaienean".
- "Terroristei beharrezkoa duten publizitatearen oxigenoa kendu egin behar zaie".
- "Utzi gure umeei hazten, eta utzi batzuk besteak baino gehiago hazi daitezen, hori beraien baitan badaramate".
- "Zentaboak ez dira zerutik erortzen. Hemen behean, Lurrean, irabazi behar dira".
- "Zure buruari lepoa moztu nahi badiozu, gero ez etorri niri hesgailuak eskatzera".
- "Zure dirua galtzerdi batean jarriko bazenu, ziurrenik, galtzerdiak nazionalizatuko lituzkete".
- Alderdi Laboristaren pentsio-politikari buruz, Cardiff City Hall-ean (1983).