Matematikaren didaktika
Itxura
Matematikaren didaktika ikasleak matematikarako gaitasuna era egokienean eskuratzeko behar diren irakaskuntza-metodo, prozedura eta materialak aztertzen ditu.
Esanak
[aldatu]- "Gaitasun handien garapenari arreta berezia eskaini beharko genioke, hala nola matematikoki pentsatzea, argudiatzen jakitea, irudikatzen eta komunikatzen jakitea, ebazten jakitea, teknika eta lanabes matematikoak erabiltzen jakitea eta modelizatzen jakitea. Baina ez dugu ahaztu behar trebezia horiek guztiak erakustearen helburua ideia handiak landu ahal izatea dela, hala nola aldaketa, hazkundea, espazioa, eitea, zoria, dependentzia, erlazioak eta arrazonamendu kuantitatiboa. Ideia handi horiek izango dira mahai gainean jarri behrreko lanabes matematikoak mugatu behar dituztenak". - Jan de Lange
- "Denbora luzean zehar itxura zaharkitu eta erakarmenik gabekoa erakutsi duen matematikaren irakaskuntza-praktika nagusitu da orokorrean, zorrotz eta zakar samarra hain justu. Aurpegi alai eta ibilkera liluragarriko Kultura Andereak ez du aukera handirik izan matematika-geletan sartzeko". Concepción Valdés eta Carlos Sánchez, Universidad de la Habana.