Edukira joan

Miguel Unamuno

Wikiquotetik
(Migel Unamuno(e)tik birzuzenduta)

Miguel Unamuno Jugo (Bilbo, Bizkaia, 1864ko irailaren 29a - Salamanca, 1936ko abenduaren 31) euskal idazle eta filosofoa izan zen. Salamancako Unibertsitateko errektorea izan zen 1901ean.

M. de Unamuno, 1925

Unamunok esanak

[aldatu]
  • "Arrazoia faxismoaren heriotza da".
  • "Bakea baino lehenago, egia".
  • "Benetako zientziak irakasten du, batez ere, zalantza egiten eta ezjakina izaten".
  • "Denetarik dakien gizona da. Zer ergela izango da!"
  • "Espainiak min ematen dit".
  • "Fedea ez da ikusten ez duguna sinistea, baizik eta ikusten ez duguna sortzea".
  • "Gaur egun Baskonian ia ez da euskaraz egiten jende kultuaren artean. Eta gero eta gutxiago egingo da. Eta, absurdoa dena, ez jada nazio, baizik eta estatu independente izatera ailegatuko balitz, Baskoniako hizkuntz ofiziala gaztelania litzateke, ez euskara".
    • Iturria: La publicidad, Bartzelona, 1917.
  • "Haiek asma dezatela!"
  • "Herria zibilizatu eta hazi dadin, garrantzitsuagoa da kontsumitzen ikastea ekoizten ikastea baino".
  • "Isiltasuna gezurrik okerrena da eskuarki".
  • "Jainkoarengan sinisten dut, Jainkoari sinisten diodalako".
  • "Kristau baten aberria ez da mundu honetakoa".
  • "Kristautasuna apolitikoa da".
  • "Norberarengan fedea duenak ez du behar besteek harengan sinistea".
  • "Zenbat eta gutxiago irakurri, are kalte handiagoa eragiten du irakurritakoak".
  • "Zuk egiten duzun hizkuntza hori, jende euskalduna, euskara hori zurekin batera galtzen ari da: ez du ardura, zure antzera, hark ere galdu beharra duelako; beraz, hil ezazu bera lehenbailehen eta ehortz ezazu ohorez; mintza zaitez espainieraz!"

Unamunori buruz esanak

[aldatu]
  • "Esaldi bakar batean bil daiteke esateko daukadan dena: Unamunok XIX. mendeko ikuspegiarekin ikusi eta (b)aztertu du euskal arazoa. Nire objekzio edo kritika nagusia beste esaldi batean bilduko dut: XIX. mendeko filosofia hura puskatu eta gainditu dutenetan, inportanteenetako bat Unamuno bera izan da; baina berak ez dio aplikatu ikuspegi edo filosofia berria euskal arazoari. Hori egin duena -eta Unamonorekin berarekin hein batean- gerraondoko euskal pentsamendua izan da".
    • Iturria: Joxe Azurmendi: Bakea gudan. Unamuno, historia eta karlismoa, Tafalla, Txalaparta, 2012. 29. or.
  • "Existentzialista guztiak bezalaxe, ohiturakeritik ateratzen gaitu. Irakurri-ala piztu egiten gara, beste mundu berri bat ikusita. Kalean ikusi ez dugun zerbait aurkitzen dugu harengan".
  • "Zeure filosofiak aldezten gaitu eta kondenatzen zaitu!".
    • Iturria: Salbatore Mitxelena: Unamuno ta Abendats (1958).

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Miguel Unamuno
Commonsen artxibo gehiago dago:
Miguel Unamuno