Edukira joan

Miren Egaña Goya

Wikiquotetik
Miren Egaña Goya

Miren Egaña Goya (Donostia, Gipuzkoa, 1946ko apirilaren 16a) irakasle, hizkuntzalari eta etnografoa da.

Esanak

[aldatu]
  • "Emakumeak izan ziren ikastolak beren bizkar gainean hartu zituztenak, inoren laguntzarik gabe; baina etorri ziren gizonak, eta hartu zituzten lanpostuak".
    • Berria, 2020.[1]
  • "Gure garaian nahiko erraza zen eskolak ematea, ikasleek oraindik errespetatzen zutelako irakaslea. Orain ez".
    • Berria, 2020.[1]
  • "Haizearen kontra aritu naiz betidanik. Bakar, erabat anormala sentitu naiz. Institutuko lankideek klaseak bukatu, hurrengoak prestatu eta kito; nik, hori guztia egin, eta etxean ikertzen jarraitzen nuen. Euskara katedradun gehiagok ere egiten zuten: Patri Urkizuk, Alfontso Irigoienek, Xabier Kintanak... Euskaldunok anormal hutsak ginen, edo herri honek behar zuen norbaitek lan hori egitea. Gizarteak ez zigun kasurik egin, niri behintzat ez".
    • Berria, 2020.[1]
  • "Ikasleek batzarrak egitea eta eztabaidatzea ere ikasteko modu bat da, eta hori desagerrarazi zuen Jaurlaritzak. Jada ez dago lekurik ikasleak eztabaidatzen trebatzeko. Irakaskuntzan falta da eztabaidatzen jakitea. Ez da ikasten".
    • Berria, 2020.[1]
  • "Umetan ghetto batean bizi ginen Donostiako euskaldunok. Udako arratsaldeetan amarekin Gazteluko Ingelesen Hilerrira joaten ginen, beste ama euskaldun batzuekin topatzera, beste haur euskaldun batzuekin jolastera. Ghetto baten modukoa zen, euskaldunok euskaldunekin hitz egin ahal izateko".
    • Berria, 2020.[1]

Erreferentziak

[aldatu]
  1. 1,0 1,1 1,2 1,3 1,4 Goikoetxea, Jakes. «Haizearen kontra aritu naiz betidanik» 2020ko otsailak 23. Berria. 2020ko otsailaren 23an ikusia.

Kanpo estekak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Miren Egaña Goya