Edukira joan

Monique Wittig

Wikiquotetik
Wittig (1985)

Monique Wittig, frantziar idazlea, lesbofeminista.

Esanak

[aldatu]
  • "Bereziki, honako diskurtso hauek zapaltzen gaituzte gu (lesbianak, emakumeak eta gizon homosexualak): jakintzat jotzen dutenak heterosexualitateak sortzen duela gizartea, edozein gizarte."
    • Iturria: Pentsamendu heterozuzena, 2017.[1]
  • “Nahiz eta historian lesbianen, feministen eta gayen askapen mugimenduak agertu diren eta haien jardunak jadanik irauliak dituen gizarte-zientzien diskurtsoen kategoria filosofiko eta politikoak, gaur egungo zientziak berraztertu ere egin gabe erabiltzen ditu halako kategoriak (bortizki zalantzan jarriak izan arren). Kontzeptu primitibo gisa funtzionatzen dute askotariko diziplinen, teorien eta egungo ideien nahasketa batean, eta, hain zuzen, pentsamendu heterozuzena esaten diot nik nahasketa horri.”
    • Iturria: Pentsamendu heterozuzena, 2017.[1]
  • “Gizarte heterosexualak, azken batean, lesbianak eta gayak ez ezik, ezberdin/beste diren beste asko ere zapaltzen ditu: emakume guztiak eta gizonen kategoria ugari, menderatuen lekuan dauden horiek guztiak.”
    • Iturria: Pentsamendu heterozuzena, 2017.[1]

Erreferentziak

[aldatu]
  1. 1,0 1,1 1,2 Jule Goikoetxea, Danele Sarriugarte Mochales (ed.). Pentsamendu heterozuzena. Monique Wittig. Lisipe. Susa. 2017. 978-84-17051-00-6

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Monique Wittig