Napoleon Bonaparte
Itxura
Napoleon Bonaparte (Aiacciu, Korsika, 1769ko abuztuaren 15a - Santa Helena, 1821eko maiatzaren 5a) militar frantsesa izan zen.
Esanak
[aldatu]- "Arazo bat konpondu nahi baduzu, arduradun bat izendatu; arazoa luzatu nahi baduzu, batzorde bat izendatu".
- "Bataila bat galduko nuen, baina ez gerra".
- "Batzuetan bi pauso atzera egin behar izaten da, bat aurrera egiteko".
- "Behartsu mantentzeko erarik ziurrena, zalantzarik gabe, eskuzabala izatea da".
- "Ezer ez dago galdua, dena galdua dagoela eta berriz hasi behar dela aitortzeko adorea izanez gero".
- "Gerra egiteko hiru gauza behar dira: dirua, dirua eta dirua".
- "Hilezkortasuna norberak uzten duen oroimena da".
- "Iraultzetan bi pertsona mota daude: haiek egiten dituztenak eta haietaz baliatzen direnak".
- "Jeloskortasuna gutxiagotasun aitormena da".
- "Maitasuna biren artean eginiko lelokeria bat da".
- "Musika honek kanoi asko aurreztuko dizkigu".
- Marseillesari buruz.
- "Nire ama hiltzen den egunean menpekoak bakarrik izango ditut".
- "Nire handitasuna ez datza inoiz erori ez izanean, beti altxatu izanean baizik".
- "Sublimetik barregarri geratzera pauso bat baino ez dago".
- "Unerik arriskutsuena garaipenarekin dator".