Nekane Balluerka
Itxura
Miren Nekane Balluerka Lasa (Ordizia, Gipuzkoa, 1966ko abenduaren 5a) Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) psikologiako irakaslea da, eta 2017ko urtarrilaren 9az geroztik EHUko errektorea.
Esanak
[aldatu]- "Egia da Bolognako prozesuak ezagutza enpresara transferitzea dakarrela, baina hori berez ez da txarra. Halaber, Bolognako prozesuak badauka dimentsio sozial bat, eta horri buruzko eztabaida sakona falta zaigu."
- Iturria: Argia, 2006.[1]
- "Ez dut esan nahi gizon guztiek lidergo autoritarioa dutenik, baina guk badugu lidergo partekatu bat, eta errespetua beste modu batera irabazten dugu. Ni saiatzen naiz taldean oreka mantentzen, bakoitzaren onena ateratzen; horretarako, oso garrantzitsua da errespetua, gauzak modu egokian esatea, eta besteek esaten dutena inportantetzat hartzea."
- Iturria: Berria, 2018. [2]
- "Goi mailako postuei dagokienez, unibertsitatea oraindik oso-oso maskulinoa da; kudeaketan ez ezik, baita ikertzaile nagusien arloan ere. Eta horrek ez du hainbesteko zerikusirik erakundeak jartzen dituen ordutegiekin, baizik eta, adibidez, ikerketak eskatzen duen dedikazioarekin."
- Iturria: Berria, 2018. [2]
- "Gogorrena esposizio publikoa egin zait. Dena den, oso erronka polita da: Euskal Herriko Unibertsitatea, publikoa, denona, talde batekin kudeatzea."
- Iturria: Berria, 2018. [2]
- "Sentitzen dut galdu egin dudala hanka sartzeko aukera, eta hori oso gogorra da: ezin dut ezer esan bide zuzenetik pixka bat aterako dena. Asko neurtu behar ditut hitzak, eta ez nago ohituta."
- Iturria: Berria, 2018. [2]
- "Taldearen kontzientzia eman zidan futbolak...Egun baino askoz gutxiago ginen, eta zenbait eremutan ez zen ondo ikusten neskak futbolean aritzea. Marimutil etiketa nik behintzat baneukan."
- Iturria: Berria, 2018. [2]
- "Uste dut jende guztiak egin beharko lukeela bere bizitzako momenturen batean kudeaketa lana, ikusteko zer den hau, norbere burbuilatik ateratzeko. Horrek, gainera, beste gaitasun batzuk ematen dizkizu: bizitzarako, jendearekin erlazionatzeko."
- turria: Berria, 2018. [2]
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ «Nekane Balluerka: "Aurrerapauso izugarria izango da Bolognakoa"». 2006ko azaroaren 17a. Argia. 2019ko ekainaren 11an kontsultatua.
- ↑ 2,0 2,1 2,2 2,3 2,4 2,5 Asensio Lozano, Maite. «Altzairuzko sabaiari ostikoka». 2018ko abuztuaren 19a. Berria. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.