Nerea Barjola

Wikiquotetik
Nerea Barjola

Nerea Barjola Ramos (Santurtzi, Bizkaia, 1980) idazlea, politologo feminista, berdintasun teknikaria eta sexu-erasoek emakumeen praktiketan duten eragina gai duen tesia egin duen doktorea da. 2018an Microfísica sexista del poder liburua argitaratu du Alcasser kasuaren inguruan.

Esanak[aldatu]

  • "Ahotsa sexu-beldurraren aurkako estrategia politikoa da. Isiltasunak, aldiz, tabua areagotu, eta emakumeei sexu-indarkeriari esanahi berria ematea galarazten die. Emakumeek ez dute espazioa doan uzten, eta ez dira erresistentziarik gabeko esaneko gorputzak."
    • Iturria: UPV/EHU Berdintasunerako Zuzendaritza.[1]
  • "Alcasserko hilketak terrorearen eremutik atera nahi izan ditut, eta eguneroko bizimoduaren erdian jarri: sexu indarkeria ez da salbuespenezkoa, baizik eta araua."
    • Iturria: Berria, 2018. [2]
  • "Alcásserko krimenari esanahi berria emateak badakar gizartea eta ez emakumeak sexu-indarkeriaren erantzule bihurtzea. Alcásserko krimenak gizarteaz egiten duen isla erakutsita, sexu-indarkeria zerbait indibiduala izan beharrean, zerbait soziala izango da. Ez da bat-batean gertatzen den erasoa izango, baizik eta egoteko baldintza objektiboak izateagatik dagoen indarkeria".
    • Iturria: UPV/EHU Berdintasunerako Zuzendaritza.[1]
  • "Arrisku sexualaren irudikapen ugariz josten bagaituzte ere, emakumeok ez dugu espazioa doan entregatzen".
    • Iturria: Argia, 2017. [3]
  • "Emakumeen erruduntasunean oinarritu zen errelatoa, etengabe. Gizarteari heldu zitzaion kontakizunaren arabera, arazoa da neskek egin beharko ez luketen zerbait egin zutela: autostop. Arrisku sexualaren inguruko diskurtso gehienek ildo horri jarraitzen diote; fokua ez da erasotzaileen gainean jartzen."
    • Iturria: Berria, 2018. [2]
  • "Feminismoak etengabe jarri du agerian indarkeria sexual eta matxista, bai bikotekideek bai ezezagunek egindakoa, eta beti kokatu du egitura patriarkalaren barruan."
    • Iturria: Berria, 2018. [4]
  • "Feminismorik gabe ezin da sexu-indarkeria deuseztatu. Feminismoan heztea da modu bakarra, feminismoa lehen hezkuntzan, feminismoa ikasgeletan, feminismoa unibertsitatean, feminismoa hezitzaileentzat, feminismoa guztiontzat." Gaztelaniaz “Sin feminismo no es posible terminar con la violencia sexual. La única manera posible es educar en feminismo, feminismo en primaria, feminismo en las aulas, feminismo en la universidad, feminismo para personas que estén educando criaturas, feminismo para todos”.
    • Iturria: eldiario.es, 2018. [5]
  • "Foucaulten diziplina kontzeptuari “terrore sexuala” erantsi diot nik. Terrore sexual horren irudikapenen ondorioz emakumeek hainbat operazio egiteari uko egiten diogu."
    • Iturria: Argia, 2017. [3]
  • "Hedabideek ez dute soilik indarkeria sexuala produzitzen eta errepoduzitzen; hedabideak eurak dira indarkeria sexuala. Zeren albisteak idaztean, adierazi zuten hiru nerabeak eurak jarri zirela arriskuan."
    • Iturria: Berria, 2018. [2]
  • "Indarkeria ez dago espazioen arabera zatikatuta: gorputz sozialaren parte da. Espazio publikoan zein pribatuan dago, eta modu koordinatu eta bateratuan dihardu. Bereizketa egiteak bere egiazko dimentsioaz ohartzea eragotz dezake."
    • Iturria: Berria, 2018. [4]
  • "Indarkeria matxista kasuak oraindik gaizki ematen dituzte hedabideek. Komunikabideek, bere horretan, biolentzia matxista izaten jarraitzen dute."
    • Iturria: Argia, 2017. [6]
  • "Matxismoak hilda nahi gaitu eta biziraun nahi izatea, gure bizitzarekin jarraitu nahi izatea, heteropatriarkatuarentzat mehatxu bat da."
    • Iturria: Argia, 2017. [6]

Erreferentziak[aldatu]

  1. 1,0 1,1 «Alcásser 90eko hamarkadako sexu-arriskuari buruzko kontakizuna izan zen».  UPV/EHU Berdintasunerako Zuzendaritza. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
  2. 2,0 2,1 2,2 Asensio Lozano, Maite. «Hedabideak eurak indarkeria sexuala dira». 2018ko uztailaren 28a. Berria. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
  3. 3,0 3,1 Apaolaza, Uxue. «Arrisku sexualaren irudikapen ugariz josten bagaituzte ere, emakumeok ez dugu espazioa doan entregatzen». 2017ko apirilaren 16a. Argia. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
  4. 4,0 4,1 Asensio Lozano, Maite. «Sorgin ehiza berriari mozorroa kentzen». 2018ko azaroak 25Berria, 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
  5. Jiménez, Jennifer. «Del crimen de Alcásser a La Manada: la construcción del miedo a la violencia sexual a través de los medios».   2018ko irailaren 23a. eldiario.es. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
  6. 6,0 6,1 Tolosaldeko Ataria. «Hedabideek masiboki zabaltzen dute terrore sexuala». 2017ko azaroaren 22a. Argia. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Nerea Barjola