Neus Sanmartí
Itxura
Neus Sanmartí i Puig (Bartzelona, 1943) kimikan doktorea eta unibertsitate irakaslea da,
Esanak
[aldatu]- "Ebaluazio hezigarrian, doitzeko, ikasleari laguntzeko, gaizki egiten duena hobetzeko eta horrelako gauzak egiteko ardura irakaslearena da. Eta nik uste dut ikasleak beren burua doitzeko gai izan daitezen lortu behar dugula. Hau da, ikasleak berak konturatu behar du zer ez duen ongi egiten, zergatik ez duen ongi egiten, eta abar".
- Iturria: Hik Hasi, 2011[1]
- "Ez nago ados haurrek proiektuak [gaiak] aukeratzearekin, askotan telebistan ikusten dutena errepikatzen baitute... Nik uste dut aukeratzen den gaiak edo edukiak sozialki esanguratsuak diren gertaerak, egoerak edo arazoak esplikatzeko balio behar duela... Esate baterako, herritartasun orokorrari lotutako gaiak, herrialde baten kultura, ekologia, osasuna… Sozialki esanguratsuak diren gertaerak interpretatzen laguntzen dute modu horretako ezagutzek. Gainera, eskolak interes arlo berriak bultzatu behar ditu, eta ez soilik erreproduzitu".
- Iturria: Hik Hasi, 2011 [1]
- [Lan kooperatiboan] " Nik beste bati ikasten laguntzen diodanean, nik neronek ere asko ikasten dut. Eta, beste batek niri ikasten laguntzen baldin badit, gauza bera, ni ere asko ari naiz ikasten. Funtsezkoa da hori. Dena dela, garrantzitsua da ezagutzan alde handiegirik ez egotea ikasleen artean, ezta? Bai. Aniztasuna behar da, denak berdinak baldin bagara ez baitago laguntzarik. Baina, Vigotskik zioen moduan, inguruko garapen gunean behar da aniztasuna. Ezin da alde handiegirik egon".
- Iturria: Hik Hasi, 2011 [1]
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ 1,0 1,1 1,2 Neus Samarti: "Ebaluazioa aldatzeko, azterketako galderak aldatu behar dira. Ez galdetu ‘Egin lorearen marrazkia, eta idatzi zatien izenak’, hau baizik: ‘Mendira joan garenean, amak esan dit loreak ez puskatzeko. Zergatik?’·2011ko otsailaren 1a, Hik Hasi. 2023ko uztailaren 20an ikusia.