Edukira joan

Niccolò Machiavelli

Wikiquotetik
Niccolò Machiavelli

Niccolò di Bernardo dei Machiavelli (Florentzia, 1469ko maiatzaren 3a - Florentzia, 1527ko ekainaren 21a) Italiako politikaria, filosofo, musikalaria, olerkaria eta idazle pizkundetarra izan zen.

Esanak

[aldatu]
  • "Badira guztia dakiten pertsonak, baina, horixe da dakiten guztia".
  • "Denek ikusten dute dirudizuna, gutxik sentitzen dute zarena".
  • "Edozein Estaturen oinarri nagusiak lege onak eta armak dira".
    • Iturria: "Printzea", XXII-XIV. kap.
  • "Gizakiok eragozpen gutxiago dute maitagarria iraintzeko beldurgarria baino".
  • "Gizonek gaizkia egiten dute, premiak ongia egitera behartzen ez baditu".
    • Iturria: "Printzea", XXV. kap.
  • "Gutxik ikusten dute zer garen, denek, ordea, zer irudikatzen dugun".
  • "Inbaditu aurretik bere lege propioekin eta aske bizitzera ohitua zegoen Estatu bat mendean izateko hiru modu daude. Lehena, goitik behera suntsitzea. Bigarrena, bertan ezartzea, lurraldea okupatzea. Azkena, bere lege propioekin bizitzen uztea tributu bat pagatzera behartuz; eta herritarrekin osatutako gobernu bat ezarriz; ez baitago modu hoberik aske bizitzera ohitua dagoen herri bat mendean izateko, bertako herritarrek beren burua gobernatzen uztea baino".
  • "Komeni den gerra oro zuzena da".
  • "Nahi denean hasten da gerra; ahal denean bukatzen".

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Niccolò Machiavelli
Commonsen artxibo gehiago dago:
Niccolò Machiavelli