Edukira joan

Olatz Salvador

Wikiquotetik
Olatz Salvador

Olatz Salvador Zaldua (Donostia, 1990) kantautorea eta musikaria da.

Esanak

[aldatu]
  • "Badaude emakume musikariak, baina jaialdi handietan bakarrik sentitzen zara."
    • Iturria: Berria, 2018.[1]
  • "Musikak hainbat ekarpen egin dizkit bizitzako fase ezberdinetan. Gehienetan, nire sentimenduak arintzeko tresna izan da. Orain, ordea, lanbide bat ezagutzeko aukera ematen ari zait."
    • Iturria: Berria, 2018.[2]
  • "Ni modu protagonista batean agertzea kostatzen zait oraindik, baina ahalduntze prozesua izan da, azkenean oso gauza intimoak ari zara aurkezten jendeari, zure barru-barrutik ateratzen zaizuna. Neurri batean, biluztea bezala da. Klik hori egitea, konplexu guztiak ateratzen hastea da."
    • Iturria: Deia, 2018.[3]
  • "Publikoarekin konektatzean, magia sortzen da."
    • Iturria: Berria, 2018.[2]

Erreferentziak

[aldatu]
  1. Galardi F. Agirre, Maider. «Olatz Salvador: Maskulinizatuta dago giroa erabat».  2018ko ekainak 17. Berria. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
  2. 2,0 2,1 Begiristain Etxezarreta, Naia. «Publikoarekin konektatzean, magia sortzen da».  2018ko abuztuak 17. Berria. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
  3. Zabala, Jonebati. «Kutsu melankolikoa eta guztiari buelta emateko energia daude diskoan». 2018ko apirilak 17. Deia. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Olatz Salvador