Edukira joan

Pako Aristi

Wikiquotetik
Pako Aristi

Pako Aristi Urtuzaga (Urrestilla, Azpeitia, Gipuzkoa, 1963ko irailaren 17a - ) euskal idazlea eta kazetaria da.

Pako Aristiren esanak

[aldatu]
  • "Aniztasunak, funtzionatuko badu, baldintza bat bete behar du: egoera berdinean daudenen arteko ituna izatea. Aniztasunean, estaturik gabeko herria beti galtzaile ateratzen da. Ez badauka bere kultura babesteko, bere hizkuntza bere lurraldean hedatzeko gutxieneko baliabiderik, hau da, botererik, aldian-aldian atzerakada izugarriak nozituko ditu".
    • Berria, 2015eko urriaren 4an [1]
  • "Aurrean daukazuna ez da PP edo PSOE, estatu espainola baizik.
Eta estatu espainola ez da Caritas; espainiar nazionalismo inperialistaren emaitza da, nazio batek lortu duen boterearen egiturarik gorena.
Ez du erraz onartuko bere lurraldearen zatiketa.
Ez du erraz utziko mendeetako nazio baten urguilua den boterearen egitura goren hori fragmentatzen.
Aurrean daukazuna ez da PP edo PSOE, espainiar nazionalismo inperialistaren emaitza den estatu espainola baizik".
    • Independentziaren paperak, 2012, Erein
  • "Bere ekimenak etsairik gabeko diskurtso batean oinarritzea akats larria da euskalgintzarentzat. Ikusezin bilakatzen dira, baina hor daude, haien erosotasuna apur bat ukituz gero gainera jalkitzen zaizkizu. Gure aurka legislatzen duten bi estaturen mende gaude, haien hizkuntzen galerarik txikiena ere onartuko ez dutenak".
    • Berria, 2016ko otsailaren 7an [2]
  • "Bi hizkuntza dauden lekuan beti injustizia baten aurrean gaude, konkista, jazarpena eta inposizioa biltzen dituen historiaren aurrean, ez baitago berez bi hizkuntza zeuzkan herririk; bi herri ezberdin izango lirateke, hartara".
    • Berria, 2016ko otsailaren 7an [3]
  • "Estatutu bat ez da serioa herri batentzat. Estatutuak rugby taldeek dauzkate, futbol-salakoek, elkarte gastronomikoek, banketxeetako fundazioek edota danborrada taldeek".
    • Independentziaren paperak, 2012, Erein
  • "Euskal Herria euskal hedabideetatik desagertu da. Katalunian ez bezala, non interes nazionalaren araberako politika komunikatibo bat landu duten, hemen agenda informatibo espainola jarraitzen dute".
    • Berria, 2014ko abenduaren 7an [4]
  • "Euskal herritarrak gara denok (giputzak giputz, bizkaitarrak bizkaitar, nafarrak nafar, zuberotarrak zuberotar...), eta, era berean, nafar Estatuko herritar denak".
    • Euskararen isobarak, Erein
  • "Ez dakigu zer den gobernatzea; Nafarroako Erresuma desegin geroztik ez dugu inoiz gure lurrean agindu. Ez dugu ezer behartu, inposatu eta ezarri, eta jadanik ez dakigu nola egiten den hori".
    • Independentziaren paperak, 2012, Erein
  • "Frantses gara edo espainol gara, baina guk ez genuen hautatu. Horregatik existitzen da independentziarako eskubide unibertsala".
  • "Gezur bat, kalte handia dakarrena, honakoa da: espainola ere hemengo hizkuntza dela, gurea. Hori onartzearen ondorioa jakina baita: hemengoa bada, ez da egon inposiziorik, ez gatazkarik, eta euskararen gutxitze prozesua berez etorri da, hizkuntzaren erruz, hiztunen utzikeriaz. [...] 500 urte behar izan ditu elitearen hizkuntza arrotzak, politika eta boterearen hizkuntzak herritarrengana iristeko, goitik behera piramide osoa okupatuz, ez modu askean, herritarrak hartara behartuz baizik. Koertzioaren bidez ezarria nola izenda dezakegu gure hizkuntza?"
    • Berria, 2016ko otsailaren 7an [5]
  • "Hiru urte daramatzagu hainbeste miresten dugun Kataluniak egiten dituen gauzen aurkakoak eginez, eta ohartu ere egin gabe. Geure kalterako".
    • Berria, 2014ko abenduaren 7an [6]
  • "Hizkuntza harremanak botere harremanak dira funtsean, eta beti. Hizkuntza harremana harreman politikoa da. Hizkuntza baten hedapen maila historian zehar izan duen boterearen neurrikoa da. Botere hegemonikoak hegemoniko bihurtuko du bere hizkuntza; botere subsidiarioak hizkuntza subsidiarioa sortuko du".
  • "Independentzia gure ondorengoei utzi behar geniekeen herentzia da".
  • "Inongo hizkuntzak ez du funtzionatzen botere baten bermerik gabe, eta esaten denean hizkuntza bat ez dela modernoa eta garatua, esan nahi da ez daukala bere garapena eta gaurkotasuna bermatuko dituen botere bat atzean".
    • Berria, 2012ko otsailaren 5ean [7]
  • "Inperio horiek guri biolentziaren etiketa ipiniko digute? Non, bizkarrean, Inuzente Egunean?"
    • Independentziaren paperak, 2012, Erein
  • "Menu kolektiboan euskal selekzioak aldarrikatzen ditugu; menu pertsonalean Espainiaren kirol garaipenak arretaz jarraitzen ditugu, hala diote telebistetako datuek. Euskal jokalari bakar bati ere ez zaio burutik pasa Espainiako selekzioari EZ esatea. Zergatik? Ba ikusten duelako gutako inori ere ez zaiola bururatu EZ esatea Espainiako kirol eskaintzei".
    • Berria, 2006ko urriaren 8an [8]
  • "Modu soil batez politiko, kazetari eta erreferente abertzale guztiek errepikatu behar luketen mezua hau da: politikoki euskaldun guztiok nafarrak gara, eta Nafarroa, kulturalki, euskalduna izan da. Nafarroa eta Euskal Herria ez dira bi, bat baizik: txanpon beraren bi aldeak".
    • Euskararen isobarak, Erein
  • "Nafarroa deitura politikoa da, euskaldunok munduan ezagun egin gintuena; Nafarroa zen gure estatu independente eta historikoa. Vasco eta Navarroren arteko bereizketa guztiz artifiziala da, munduan badira pareko exenplu ugari: portugesak edo lusitanoak, galoak edo frantsesak, alemaniarrak ala germanoak, suitzarrak ala helvetikoak... ez al dira gauza bera? Arazo identitariorik eragiten dute? Zergatik haiek ez dute arazorik, eta guk bai? Haiek estatua daukatelako, eta guk ez. Hori da herri independente baten oinarria, populuarekin eta lurraldearekin batera".
    • Euskararen isobarak, Erein
  • "Ni ez naiz paktista, ni independentista naiz".
  • "Nik nahi dut jendea pentsatzen jarri, eta politiko batek nahi du jendeak ez pentsatzea".
  • "Normalizazioa menderatzailearen helburua da, ez mendekoarena, mendekoak, naturala denez, mendeko izateari utzi nahi baitio".
    • Berria, 2015eko urriaren 4an [9]
  • "Zein zirkunstantzia bereziren zain dago herri hau, Espainiatik bereizten hasi behar duela erabakitzeko? Zeren zain?"
    • Berria, 2014ko abenduaren 7an [10]
  • "Zer izango da hurrengoa?
Atera zaitez Espainiatik, eta ez zaizu batere axolako".
    • Independentziaren paperak, 2012, Erein

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Pako Aristi